Zorionez, jada ez daukazu etxea eta bulegoa post-it paperez bete beharrik. Gaur egun aplikazio asko daude zure zereginak antolatzeko.
Nik bezain buru txarra baldin baduzu, ziur badaukazula egin behar dituzun gauza guztiak gogoratzeko metodoren bat. Zorionez, jada ez daukazu etxea eta bulegoa post-it paperez bete beharrik. Gaur egun aplikazio asko daude zure zereginak antolatzeko.
Aplikazio horietako bat Evernote da. Gogoratu nahi duzuna idazteaz gainera, audio-oharrak, argazkiak eta bideoak sor ditzakezu. Gainera, zereginak nahi duzun kategoriaren arabera sailka ditzakezu: laneko kontuak, erosketak, deiak… Informazio hori dena hodeian gordetzen da; beraz, aplikazioa mugikorrera, tabletara edo beste edozein gailutara jaisten baduzu, edozein tokitatik ikusi ahal izango dituzu oharrak.
Conqu, behar bada, ez da Evernote bezain ezaguna, baina oso baliagarria da zereginak denboran zehar antolatzeko. Esate baterako, pakete bat egun jakin batean bidali behar baduzu, zereginari data bat jarri eta aplikazioak gogoraraziko dizu. Bestela, zereginak sarrera-ontzian pilatzen joan zaitezke, eta, tarte bat hartzen duzunean, bakoitzari egun bat esleitu. Erabiltzeko oso erraza denez, ez dizu denbora askorik kenduko.
Esandakoez gainera, gure zereginak antolatzeko beste aplikazio batzuk ere badaude: besteak beste, Wunderlist, Springpad, Orchestra edo Workflowy. Batzuk laneko proiektuak kudeatzeko pentsatuta daude; beste batzuk, berriz, eguneroko kontuak antolatzeko. Egokiena aukeratzeko, probatzea da onena.
Aplikazio gehienak GTD metodoan inspiratuta daude, ingelesez Getting Things Done —alegia, "gauzak egin daitezen lortzea"— esaten zaion metodoan. Esate baterako, metodo horren arabera, zerbait egiteko bi minutu baino gutxiago behar badituzu, berehala egin beharko zenuke, hori baita zeregina atzeratzen pasatuko duzun denbora.
XrXkZNUtG 2012/06/14
Que9 objetivo y depicistrvo eres. Me ha tocado la fibra lo de los hijos tiranos cuesta mucho impartir disciplina y carif1o a partes iguales y de forma eficaz. Ahed andamos haciendo equilibrios.Sobre el conocimiento, 100%, hay que llenar el disco duro de informacif3n, que nunca este1 de me1s, como el saber.Tu post genial. El diagnf3stico este1 claro, ahora a ver cf3mo lo ponemos en pre1ctica Y yo que creeda que eras aristf3crata y ahora descubro ese oscuro pasado ;)).