Zazpigarren Tesi Sariak
2009/06/17
Iturria: Teknopolis
Transkripzioa ikusi
Duela egun gutxi eman du jakitera Elhuyar Fundazioak Zazpigarren Tesi Sarietako irabazleen izenak. Sariketa honen helburua da doktore-tesien laburpenak modu erakargarri eta ulergarrian gizarteratzea. Aurten, 62 lan aurkeztu dira.
Lehenengo saria Juan José Gaitero Redondo EHUko ikertzaileak jaso du “Doctor, creo que mi casa tiene osteoporosis” lanarengatik. Zementutik abiatuta, material horren degradazio-prozesua eta hezurretako osteoporosia alderatzen ditu.
JUAN JOSÉ GAITERO REDONDO: El cemento en sí está compuesto básicamente de silicio y calcio. Los huesos al fin y al cabo están compuestos de fósforo y silicio. Las estructuras son parecidas. Una vez que le empezamos a quitar el calcio al cemento, lo que le ocurre es algo muy parecido a lo que les pasas a los huesos cuando les quitas ese mismo calcio.
La conclusión definitiva sería que mediante la adición de pequeñas cantidades de nanopartículas de sílice conseguimos que la estructura del cemento se vuelva, mediante diferentes procesos que es complicado de explicar, más resistente a esta pérdida de calcio y entonces mantiene mejor las prestaciones a largo plazo.
Silizioak eta kaltzioak osatzen dute, funtsean, zementua. Hezurrak ere silizioz eta fosforoz osatzen dira. Egiturak antzekoak dira. Zementuari kaltzioa kentzen hasten garenean gertatzen zaiona eta hezurrei kaltzioa galtzen hasten direnean gertatzen zaiena oso antzeko prozesuak dira.
Ondorio nagusia zera da: silize-nanopartikula kopuru txikiak erantsiz, lortzen da zementuaren egiturak hobeto aurre egitea kaltzio-galerari eta, ondorioz, zementuak epe luzera hobeto mantentzen ditu bere ezaugarriak.
Bigarren saria, eta baita euskarazko aipamen berezia ere, EHUko Ekaitz Agirregoitia Marcosek jaso du. Lanaren izena: “Opioideak eta kannabinoideak: espermatozoideen mugikortasunaren zaindariak”. Ernalketa-prozesuaren eta horrekin zerikusia duen espermatozoideen mugikortasunaren ingurukoa da Ekaitz Agirregoitiaren lana.
EKAITZ AGIRREGOITIA MARCOS
Bideo gehiago