Azken urteetan prozesadoreek izan duten garapenaren ondorioz, gaur egun erabiltzen ditugun gailuak txikiagoak, arinagoak eta bateriari dagokionez askoz ere iraunkorragoak dira. Adibide-zerrenda luzea bururatzen zaigu, baina ezagutzen al duzue ultrabook-a? Alaitz Ochoa de Eribe lankideak emango dizkigu gailu horri buruzko azalpen guztiak.
Ordenagailuaren burmuinak, mikroprozesadoreak, 40 urte bete ditu. Lehenengoak oinarrizko eragiketa matematikoak baino ez zituen egiten. Gaur egun, berriz, inguratzen gaituzten ia gailu guztiek daukate mikroprozesadore edo txip horietako bat.
Mikroprozesadorearen eboluzioa ordenagailu pertsonalaren bilakaerari berari lotua dago. Txipak gero eta txikiagoak dira, gero eta potentzia handiagoa dute, eta gero eta energia gutxiago kontsumitzen dute; horri esker, are luzeago irauten dute gailuen bateriek. Bilakaera horren azken pausoa ultrabookak dira: ordenagailu eramangarri txiki, arin eta eraginkorrak.
Hemen daukagun hau Asus Zenbook izenekoa da. Lehen begiratuan, neurriek atentzioa ematen dute: hiru milimetroko lodiera alderik finenean, zentimetro bat baino gehixeago atzealdean, eta kilo bat inguruko pisua. Windows 7 sistema eragilearekin funtzionatzen du, eta Intelen bigarren belaunaldiko prozesadore bat dakar.
Izan ere, ultrabook Intelek sortutako kontzeptu bat da, haien txipa daramaten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten ordenagailu eramangarriak izendatzeko. Esate baterako, pantailak bost milimetroko lodiera izan behar du, gehienez, ultrabook bat izateko.
Netbookek eta, berriki, tabletek merkatuan izan duten inpaktua dela eta, ordenagailu eramangarria eraldatu behar izan dute. Hil honetan Las Vegasen egin den kontsumorako elektronikaren azokan arrakasta handia izan dute ultrabookek. Guk, berriz, udaberrira arte itxaron beharko dugu gure merkatuan loratzen ikusteko.
QtneyEoMyAxIpJQQ 2012/05/04
maybe mediocrity has its befitens :p I used to get some on my LJ, but right now the only stuff I''m dealing with isn''t spam per se, just some guys from some other forum who think it''s cool to come and try to stir shit up on my blog. I''d almost rather have spam :pBut it''s nice to know that spam doesn''t automatically come with the territory, so to speak, of having wordpress. I think that''s one more point in its favour.