Pinguinoak Hego hemisferioan bizi ohi dira, lurralde antartikoetan, nagusiki. Hegazti migratzaileak dira, eta denboraren % 70 uretan igarotzen dute; ugaltzeko eta kumeak hazteko baino ez dira joaten jitoan dauden izotz-blokeetara.
Krill izeneko krustazeo txiki batez elikatzen dira, eta krilla, berriz, izotz-blokeen azpian hazten diren algez. Izotz-blokeak urtzean, alga-populazioak murriztu egiten dira, eta krilla gutxitu. Horren guztiaren ondorioz, pinguino-koloniak desagertzen ari dira Antartikoko hainbat uhartetatik.