eskultura. Artea eta teknika uztartzen dituen artelana.
Akorde eskultura “Soinuak Soin” bildumaren azken lana da. Antton Mendizabal eskulturagileak sortua.
Anton Mendizabal, eskulturagilea: Akorde eskultura bat da, akorde bat irudikatzen duena. Musikan, akordea da nota ezberdinek batera ematen duten emaitza.
Olivier Messiain konpositore frantsesaren omenez egin du obra. Musika eta koloreak uztartzen zituen musikagile hark.
Kobrezko zortzi tutu sutan landuak. Artisautza, elektronika eta sentsorika dira obra interaktibo honen oinarriak.
Anton Mendizabal, eskulturagilea: Eskulturak berak soinua sortzen du; zortzi tutu dira, organo-akorde bat da. Tutu horiek organoa irudikatzen dute, eta tutu horietako bakoitzak nota bat ematen du. Horrekin, musikalki akorde bat lortzen da . Baina, era berean, tutu horietako bat ukitzen dugunean, nota eta musika horretaz gainera, eskulturak kolore bat sortzen du. Kolore hori sabaira doa, eta ondoko kolorearekin lotzen dugunean , beste akorde mota bat lortzen dugu, hau da, kolore-akorde bat.
Soinu- eta kolore-akordeak sortzeko, artea eta teknika uztartu ditu.
Anton Mendizabal, eskulturagilea: Guk tutua ukitu dugunean, seinalea sentsore batera doa, eta sentsore horrek seinalea distribuzio-kutxa honetara igortzen du banaleta -kutxa horrek, alde batetik, seinalea musika-arlora pasatzen du, eta, bestetik argiaren arlora. Argiaren arloan tenporizadore batzuk daude argiarentzat, musikaren iraupena kontrolatzen dutenak. Musika-arloan, zortzi noten seinaleak bnaketa-kaxatik ordenagailura bideratzen dira. Eta, ordenagailuan daukagun programa bati esker, aurrez grabatutako zortzi nota horiek martxan jartzen dira.
Pagoarteko erakusketan ikusgai eta ukigai.