Gerren krudeltasuna ez da amaitzen tiroketak eteten direnean. Gerra bukatu eta urteetara, minek milaka hildako eragiten dituzte munduko lurralde askotan. Kanbodia, Angola, Afganistan, Irak edo Bosnia-Herzegovinan, adibidez, lur-eremu zabalak minaz josita daude. Datuek erraz deskribatzen dute egoera: munduan 110 miloi mina daude barreiatuta, eta urtero 26.000 biktima eragiten dituzte.
Minak desaktibatzeko lanak erraztu nahian, Europako Espazio Agentziak proiektu bat jarri du martxan Bosnia-Herzegovinan. Teknika-mota ezberdinak erabiliz, arrisku-mapak sortu nahi dituzte, minak zer eremutan egon litezkeen hobeto zehazteko.
Sarajevotik oso gertu gaude, Hadzici inguruan. Gerra, berez, 1995ean bukatu zen, baina hemen lurrak oraindik ere munizio eta mina ugari du. Uste da Bosnia-Herzegovinako lurraldeko 1.600 kilometro karratu oraindik minaz beteta daudela.
Istripu-arriskuaz gainera, minek normal bizitzea galarazten dute. Jendea ezin izaten da sartu gune susmagarrietan, eta lur asko nekazaritzan eta etxebizitzen edo negozioen eraikuntzan erabili ezinik geratzen da.
Ahdin Orahovac
"Lurra garbitu eta jendeari itzuli behar diogu. Atzeratu ezin den kontua da, jendeak benetan behar dituelako baliabide horiek”.
Gune susmagarrietan minarik egon daitekeen edo ez erabakitzeko eta lehentasunak ezartzeko, era guztietako teknikak konbinatzen dituzten mapak egiten ari da ESA: Lurra satelite bidez behatzea, satelite bidezko komunikazioak, datu-baseak, satelite bidezko nabigazioan oinarritutako txostenak, eta abar. Horrela, gune guzti-guztiak zehaztasunez aztertu beharrean, ustez arrisku handiena dutenak aztertzen dira. Gero, bilaketa eskuz egingo da, metroz metro.
Michiel Kruijff
"Helburu nagusietako bat da bilaketa-lana murriztea. Izan ere, bilaketa egiten den 100 lekutatik 90ean baino ez da aurkitzen minarik. Hortaz, lan hori aurreratu badaiteke, oso baliagarria da”.
Baina, nolakoak dira arrisku-mapa berriak? Hadzicin, zenbait teknika-mota integratzen dira. Adibidez, urrutitik gidatzen den hegazkin honek bi kilometro karratuko gune baten argazkiak egiten ditu, kamera bisual bat, infragorri-ataka bat eta espektrometro bat erabilita. Hegazkinak daraman GPS baten bidez, argazki horiek mapan egokitu daitezke. Irudi horiek, gainera, Lurrari behatzen dioten sateliteen irudiekin eta lurrean bertan minen aurkako lana egiten duen jendearen informazioarekin konbinatu ahal izango dira. Horren ondorioz, arrisku handiko eta txikiko adierazle berriak aterako dira. Aireko ikuspegia oinarrizkoa da, lurrean bertan horrelako informazioa biltzea zaila eta arriskutsua delako.
Michiel Kruijff
"Gune estrategikoak, hau da, erriberak, bideak, baso-ertzak, edo apurtutako zubi bat adibidez, minak egoteko leku aproposak dira. Informazio horri bestelako informazioa gehitzen bazaio, arrisku-mapak egin eta baliabideak behar den tokietan jar daitezke”.
Arrisku-mapa berri horiekin, minak bilatzeko lana askoz ere modu zehatzagoan antola daiteke, bizkorrago. Metro karratu batean minak kentzeko kostea euro baten ingurukoa da, baina, aldez aurretik arrisku txikiena duten guneak baztertzen badira, minak kentzea 50 aldiz merkeagoa da.
Michiel Kruijff
"Hondar-arriskuaren kalkulua egin nahi dugu, eta, kontrol osagarrien arabera, zakurrek, adibidez, lehergaiak usaindu ditzakete, ezer geratzen den jakiteko.
Aipatutako teknikak aplikatzeko, ESA elkarlanean ari da Minak Ezabatzeko Nazioarteko Giza Zentroarekin. Minak kentzen esperientzia handia duen taldea da, horrelako ekimenak aurrera eramateko aholkua eta laguntza ematen iaioa.
Inna Cruz
"Honetan ari den jendeak ez daki horrelako teknologia erabiltzeko aukera dagoela; eta teknologia ezagutzen dutenek ez dakite nola erabili. Gure laguntzarekin hutsune hori bete egin daiteke”.
Saioak ondo irteten badira, eta arrisku-mapen erabilera areagotzen bada, duda-mudako guneetan bizi den jendea seguruago biziko da, eta baita minak ezabatzen ari diren pertsonak ere. Gerra bukatu zenetik, Bosnia-Herzegovinan 120 pertsona hil dira minak ezabatzeko lanetan.
Sateliteak minak ezabatzen laguntzeko balio dutela erakusten bada, Bosnia-Herzegovinako esperientzia mundu osora hedatu ahal izango da. Izan ere, uste da munduko 70 herrialdetan minaz betetako eremu zabalak daudela.
rctDbRngXxyDdyM 2012/02/23
Hiru euzrtann soberan daude inkestan, bi bakarrik dira egokiak: Zeharo abofeteablea edo Wow! Non dago fan-kluba? Nik bigarrena, wow!fRdzlmdPIMf 2012/02/23
rntbSg vbhjgwmxdksomnpAogTlIG 2012/02/29
FPQk39 qgwzanrosyqaOneSMhNjgq 2012/05/03
Hello! Cool posting! I''m also a usual vtisior to your site (much more like addict ) on your website but also I had a problem. I am only never positive whether its the right site to question, but you''ve got no spam comments. I receive comments on a regular basis. Will you help me? Thanks!wgwZljupJHtKWEmve 2012/05/04
9XM9G2 sjegviruibum