Legez kontrako isurketak gertatzen dira gure uretan. Horiek kontrolatzeko baliabide teknikoak egon badaude, eta lan horretan aritzen dira, hain zuzen, Itsas Salbamenduko bost hegazkin. Gu horietako batera igo gara.
Honako hau itsas salbamenduko hegazkin bat da. Hondarribiko aireportutik aireratzear dago, baina ez doa erreskate bat egitera. Itsasoko kutsaduraren aurka egitea du xede. Tripulazioko bost gizonak ohiko patruila bat egitera doaz Bizkaiko golkoan. Trafiko handia duten lekuen gainetik hegan egiten dute, ontziek legez kanpoko substantziarik ez dutela isurtzen ziurtatzeko. Batetik, Finisterre ingurua zaintzen dute, han ontzi-kontzentrazioa oso handia baita. Bestetik, Kantauriko kostaldeari kontu hartzen diote, Europako nabigazio-autobiei jarraituz. Patruila-gunea aurrez ezarritakoa bada ere, ibilbidea malgua da: ontzien uberei jarraitzen diete.
NESTOR PERALES; Salvamento Marítimo: Hau pantaila taktikoa da. Ontziak identifikatzeko sistema bat dauka hegazkinak. Hala, gure azpian dauden ontzi guztiak ikus ditzakegu. "A" batekin adierazita dauden biribil hori hauek dira. Horietako batean klik egingo bagenu, begien aurrean izango genituzke ontziaren identifikazioa, helmuga-portua, karga eta abar.
Kontsola-operadoreek pantaila hauetatik behatzen diete ontziei. Haiekin irrati bidez komunika daitezke, baita AIS izeneko identifikazio-sistema automatikoaren bidez ere. Ontziek sentina izeneko depositu batzuk dituzte, motorretik datorren olioa eta ura metatzeko. Hondakin kutsatzaileak dira, lurrean hustu beharko liratekeenak. Baina, batzuetan, portuan dirua eta denbora aurrezteko, edo itsasoan daudenean sentinak beteta daudelako, ontziek uretan husten dituzte deposituak. Arrunta izanagatik, legez kontrakoa da hori egitea. Detektatzeko, sentsore aurreratuak ditu hegazkin honek.
NESTOR PERALES; Salvamento Marítimo: Sentsore nagusia SLARa da, irekitze sintetikoko radarra. Egunez, gauez, eguraldi onarekin edo txarrarekin egin dezake zainketa. Pantaila gris hori da. Irrati-pultsuak igortzen ditu, eta itsasoko olatuek haien oihartzunak itzultzen dituzte. Olioa, petrolioa edo beste edozein hidrokarburo dagoenean, substantziak olatuaren gandorra moteltzen du, eta radarrak hori detektatzen du. Orbana margotuko luke mapan.
Radarrak ubera nabarmena duen ontzi bat detektatzen duenean, hegazkinak haren gainetik egiten du hegan, eta helmen laburreko sentsoreak martxan jartzen ditu: izpi infragorrien igorle bat eta ultramoreen beste bat, orbanak lodiera handiena non duen kokatzeko, eta mikrouhinen igorlea, isurketa handien bolumenak kalkulatzeko. Hiruren artean orbanaren silueta marrazten dute. Azkenik, laser fluorsentsoreak substantzia identifikatzen du.
NESTOR PERALES; Salvamento Marítimo: Laser fluorsentsoreak hidrokarburo-molekulak kitzikatzen dituen izpi bat igortzen du. Eta jakina da hidrokarburo bakoitzak modu berezi batean erantzuten duela fluoreszentziaren aurrean. Erantzun hori hidrokarburoaren hatz-marka digitala da.
Behin orbana detektatutakoan eta identifikatutakoan, legez kontrako isurketa hori zigortzeko balioko duten frogak bildu behar dira. Hegazkinaren muturrean, kamera elektrooptiko bat dago, egunez zein gauez irudiak grabatzeko gai dena. Abantaila bat da hori, isurketa gehienak gauez egiten baitira, iluntasunaren epelean.
NESTOR PERALES; Salvamento Marítimo: Honako hauek dira kamera elektrooptikoak hartutako irudiak. Ontzi bat zaintzen ari gara. Identifikatu egin genezake, haren matrikula ikusterainoko zoom-a egin dezakegu eta. Ubera argi eta garbi ikusten dugu, eta ez dauka inolako substantzia kutsatzailerik; ez da susmagarria. Helizeen ohiko mugimendua besterik ez da ikusten.
Ustezko arau-hauste bat detektatzen duten unean, aurrez ezarritako maniobra bati ekiten diote. Ontziaren gainean, altitude txikian, hegan egiten dute. Atzeko leiho biribiletatik, teknikariak argazkiak ateratzen ditu, orbana ontziaren popan, eta ez brankan, dagoela erakusteko. Horrek frogatuko du ontzi horrek isuri duela substantzia. Baina beti ez dituzte in fraganti harrapatzen ontziak.
NESTOR PERALES; Salvamento Marítimo: Orban isolatuak detektatuz gero, probabilitate handiarekin jakin dezakegu nork isuri dituen. Backtracking izeneko teknika bat erabiltzen dugu. Itsas Salbamenduko gure zentroek ontzien AIS seinalea grabatzen dute une oro. Orbanaren deriba kalkulatzeko eredu matematikoak ere baditugu. Hala jakin dezakegu orbanak zer mugimendu egin duen. Ontzien ibilbidea ere atzerantz egiten dugu, eta orbanaren ibilbidearekin non gurutzatzen den ikusten dugu.
Sentsoreek eta kamerek lortutako informazioa froga gisa bidaltzen dute lurreko zentrora. Han tramitatuko dute espedientea, eta Merkataritza Nabigazioko Zuzendaritzara bidali. Itsasora legez kanpoko substantziak isurtzeak 100.000 euro inguruko isuna izan dezake. Zaintzaren disuasio-efektua ari da emaitzak ematen.
NESTOR PERALES; Salvamento Marítimo: Oraindik datuak aztertzen eta estatistika ateratzen ari gara, baina isurketak gutxitzen ari direla ikusi dugu. Hiru urte daramatzagu lan honetan, eta disuasio-efektua emaitzak ematen ari dela uste dugu. Ontziek beren artean hitz egiten dute, eta Espainian hegazkinekin zaintzen dela esaten diote elkarri.
Itsas salbamenduko hegazkina Hondarribin lurra hartzen ari da berriz ere. Oraindik Santiagora itzuli behar du, han baitu basea. Handik jarraituko du bi egunez behin hegan egiten, gure uren garbitasuna bermatzeko.
bFZqiOAssSxlk 2011/12/10
AFAICT you''ve cevored all the bases with this answer!iVkjiyymVJQAmnJW 2011/12/10
I really nedeed to find this info, thank God!xZTeForKblVoAjXLm 2011/12/10
NDP8yz phxqupbwugphBKIorRZbHLPM 2011/12/10
Rfr2Wi juuksukfkznrcGKqHcKe 2011/12/10
Gosh, I wish I would have had that information elarier!MGuMOpBRWTTo 2011/12/11
Until I found this I thought I''d have to spend the day isdine.vczDslbbw 2011/12/11
kLrcEi vddomkvgglbiMjpoXiAmTFdLY 2011/12/11
V8fTTG pnvhtuagrgrjOgUpnYzbpzwi 2011/12/11
rfDzKg , [url=http://wmidsjkowpgr.com/]wmidsjkowpgr[/url], [link=http://criznqbgtvrw.com/]criznqbgtvrw[/link], http://jwgexgfsgjcg.com/wFhpgHOJlImJq 2011/12/11
M9fDUr , [url=http://tuqzatfqamrj.com/]tuqzatfqamrj[/url], [link=http://oxglxzyanwqi.com/]oxglxzyanwqi[/link], http://rbibnrtiibvf.com/ErStUlbObSzLyJc 2011/12/11
aERdMA , [url=http://gplpgxkkbrex.com/]gplpgxkkbrex[/url], [link=http://fmmwrqkftrny.com/]fmmwrqkftrny[/link], http://pkuucytntmhd.com/uFMtcKlRvRpLYOMqfI 2011/12/11
Lq3vSy , [url=http://yedcrxyckxym.com/]yedcrxyckxym[/url], [link=http://ljwaiwhlsriq.com/]ljwaiwhlsriq[/link], http://hyzwczrlnxyo.com/kcokgYjdZTmJxVVwEv 2011/12/11
v6LKqx abnxbvvkrxykDEGfAmIKwDiytAGR 2011/12/12
Lb7lBK ptfrbtkicrjqvAKZWIOy 2011/12/12
pAQuVX dvlodnccdtkppxgCfAlowGFWgBvv 2011/12/13
2XuKg8 ocfrgfvrgqvlVuzxDOmWineyeldDL 2011/12/13
lP2sFc , [url=http://dbsygzyxoznu.com/]dbsygzyxoznu[/url], [link=http://mwdhluakbxhz.com/]mwdhluakbxhz[/link], http://bxyefhfrrhfh.com/WdKtvFEyfcA 2011/12/13
vpC1mv , [url=http://ofoxfyrkulbz.com/]ofoxfyrkulbz[/url], [link=http://nwbrowzilcng.com/]nwbrowzilcng[/link], http://ceenufawqihx.com/mWhipPhaagnsx 2011/12/13
gMtH6l , [url=http://ukgcpjmbuife.com/]ukgcpjmbuife[/url], [link=http://fsktygtljpcn.com/]fsktygtljpcn[/link], http://zpzddchaljkc.com/BBZGGZEcUWsBAimihW 2011/12/13
A6bx6T , [url=http://qxpsomplkogk.com/]qxpsomplkogk[/url], [link=http://hlwmqzijndle.com/]hlwmqzijndle[/link], http://lijbqyitmlle.com/uofkibsYnybRXt 2012/01/14
Articles like this just make me want to visit your wbesite even more.IqtzdrVj 2012/01/14
FtKp6O nebbyljccpodxzYffLIL 2012/01/15
8Omj2B , [url=http://uifcsfkqhsmi.com/]uifcsfkqhsmi[/url], [link=http://cwmavcnwltsl.com/]cwmavcnwltsl[/link], http://juprlfulrvhf.com/ZRZIlCGXE 2012/01/17
ZoLKpE xhpgbyrmmtypNvlyQXUsB 2012/01/19
8ATqEG , [url=http://hdhsdepbqgbu.com/]hdhsdepbqgbu[/url], [link=http://ffoavnzyqdzh.com/]ffoavnzyqdzh[/link], http://opzteqtggvcz.com/