Bateria-laborategia
CIDETEK-IK4 zentro teknologikoak eta Cegasa enpresak bateriekin ikertzeko laborategi bat eraikiko dute datorren urtean Miramonen. Instalazioak egiteko lau milioi euro pasatxo erabiliko dira. Instalazio berrietako gunerik ikusgarrienetako bat gela lehorra izango da. Gelan baterien prototipoak egingo dira, muturreko lehortasun-baldintzetan. Badirudi etorkizunean ibilgailu elektrikoek sekulako garrantzia izango dutela automobilgintzan, eta horregatik hartu da laborategi berria eraikitzeko erabakia.
Malariaren aurka
GlaxoSmith Kline talde farmazeutikoak malariaren aurka garatzen ari den txertoaren eraginkortasuna probatuko du Afrikako 16.000 umerekin. Ikerketa bi urtetik beherako umeekin egingo da. Txertoa onartzeko azken urratsa izan daiteke, orain arte egin diren entseguetan malariak eragindako ospitaleratzeak % 53 jaistea lortu dute eta. Malariak bereziki bost urtetik beherako umeei egiten dienez kalte, txertoa adin horretatik beherakoentzat dago pentsatua. Entseguaren emaitzak onak badira, txertoa prest egongo da 2012. urterako.
CO2 azoka
La Comisión de Medio Ambiente del Parlamento Europeo permitirá a las industrias de algunos sectores, como el del plástico o el farmacéutico, acceder gratuitamente al 100% de sus permisos de emisión de CO2. Con dicha medida, se pretenden evitar las deslocalizaciones empresariales al Tercer Mundo, lo que se conoce como "fuga de carbono".
Umeen negarra
Alemaniako ikertzaile-talde batek lehen aldiz baieztatu ahal izan du umeen negarra ama-hizkuntzaren arabera aldatzen dela. Horrek esan nahiko luke hizkuntzak oso txikitatik duela eragina umeengan. Hizkuntzaren ezagutzaren alorrera aurrerapena ekartzeaz gain, aurkikuntza horrek mintzamen-arazoak diagnostikatzeko bide eta terapia berriak ireki ditzake.