NUPeko Agroteknologia Institutuan bakteriak nola sortzen duten bere bizilekua, biofilma, ikertzen ari dira.
Nukleorik gabeko zelula bakarreko organismoa. Hau da, definizioz, bakterioa. Mikroskopikoa izan arren, bere bizimodua uste baino askoz ere konplexuagoa da; izan ere, inurriak, erleak edo gizakiak bezala, komunitatean edo kolonietan bizi da. Horretarako, biofilma, hau da, bizilekua, sortzen du. Edozein azalerari itsatsita hazten da, eta egitura hori desegitea oso zaila da.
Erreketako harrietan sortzen den estalki irristakorra, hodi barnean ikusten dugun substantzia likatsua edo egunero hortzak zikintzen dizkigun pelikula bakterioek osatzen duten biofilma dira. Baita protesi, kateter eta balbuletan sortzen direnak ere.
Bakterioek biofilm mikrobiarrak hazteko dituzten mekanismoak ezagutzea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agroteknologia Institutuko taldearen ikerketa-lerroetako bat. Helburua, infekzio-iturri diren kolonia horiek suntsitzea edo beharrezkoak diren lekuetan hazkuntza bultzatzea.
IÑIGO LASA; NUP: Gure ikerketa oso molekularra da. Gu saiatzen gara jakiten zein gene erabiltzen dituen bakterioak hori egiteko, zein den estruktura kimikoa, eta azkeneko helburua izango litzateke eginda dagoen biofilm bat guk desegitea, edo oraindik eginda ez dagoen biofilm sortu ez dadin saiatzea..
Pertsona bati protesi bat jartzen badiote, guk ez dugu nahi protesi horretan bakterioak eranstea eta biofilma egitea, zeren horrek infekzioa ekarriko bailioke, protesia kendu behar zaio ...
Ikerketarako lehengaia izateko, naturatik isolatutako bakterioak hartzen dituzte. Biofilma egiteko gaitasuna ziurtatzeko, kondizio egokiak sortu behar zaizkie laborategian.
IÑIGO LASA; NUP: Asmatzen dugunean bakterio horrek nola egiten duen biofilma laborategian, saiatzen gara jakiten zein gene behar dituen bakterio horrek biofilma egiteko. Horretarako, mutazioak egiten ditugu, geneak kentzen dizkiogu...
Genoma osoaren mutazioak biofilma egiteko gaitasuna desagerraraz dezake, baina ikertzaileek jakin nahi dute zein generi lotua dagoen gaitasun hori, kontrolatu ahal izateko.
Plaketen putzuetan jartzen dira bakterioak eta euren mutazioak. Biofilma egin arte uzten dira. Ondoren, tindatu egiten dira emaitzak, eta ikusten da biofilma egin duten ala gaitasun hori galdu egin duten.
IÑIGO LASA; NUP: Beste modu bat izango litzateke plaketan egitea. Konturatu gara, plaketan bakterioak hazteko moduak erlazioa duela biofilma egiteko kapazidadearekin. Hemen, adibidez, bi bakterio daude. Bi bakterioen artean oso desberdintasun txikia dago, nukleotido batean dago desberdintasuna bien artean. Hau ama izango litzateke, eta hau mutante bat, nukleotido bat aldatu diogun mutante bat, eta nukleotido horren aldaketa bakarra, -bakterio honek dauzka 3 miloi nukleotido eta bat bakarrik aldatu diogu- eta aldaketa horrek egiten dio bakterioari, orain ez da gehiago gai biofilma egiteko, eta plakan azaltzen da kolonia oso ezberdina.
Interesgarria gerta daitekeen mutazio bat aukeratzen da, eta biofilma egiteko gaitasuna ziurtatzen da hartzigailuetan.
JAIONE VALLE; CSIC: Hauek dira mikrofermentadoreak. Biofilma sortzeko sistema da. Alde batetik, medioa sartzen da, eta, bestetik, gehigarria ateratzen.
Kultura sartzen diogu. Hauek, saio-hodian hazitako bakterioak dira, eta mikrofermentadorean jartzen ditugu. Hasieran, espatula garbi dago. 24 orduren ondoren, biofilma dago. Bakterioak espatulara erantsi dira, ugaldu egin dira, exopolisakaridoa bota dute, eta denen artean biofilma sortu dute.
Kolonia batean bizi diren bakterio guztiek ez dute funtzio bera betetzen. Espezializazioa dago, eta horretan egon daiteke biofilma sortzeko gaitasunaren gakoa.
Ikerketarako mutante baliogarriak izan daitezkeen bakterioen geneen ezaugarriak bereizteko, mikroskopiora jo behar da.
IÑIGO LASA; NUP: Batzuek egiten dituzte gauza batzuk, beste batzuek egiten dituzte beste gauza batzuk, eta hori mikroskopioan ikasten dugu, eta horretarako erabiltzen ditugu gene "salatari" batzuk, kolore ezberdinekin. "Salatari" bakoitzak kolore desberdin bat pizten du, eta kolore horiei begiratuta konturatzen gara hiri?? horretan bakterio batzuek gauza bat egiten dutela eta beste batzuek besteak. Lanak partitu egiten dira.
ALEJANDRO TOLEDO; CSIC: Gene bat kolore batez markatzen dute, eta bestea beste batez. Hemen ikus dezakegu, bakterio-populazio honetan, gehientsuenak berdez azaltzen direla, baina badaude bakar batzuk gorriz agertzen direnak.
Populazioaren aldakortasuna ezagutzea da garrantzitsua. Askotan, horregatik ez dute funtzionatzen tratamenduek. Uste dugu populazio bateko bakterio guztiak berdinak direla eta tratamenduak denak hil beharko lituzkeela, eta ez da horrela.
CRISTINA LATASA; NUP: Biofilma egiteko gaitasuna galarazten dion gene baten mutazioa aurkitu dugunean, baldintza errealak imitatzen dituen frogak egin behar dira, hau da, ‘in vivo'. Adibidez kateterrekin.
Arratoietan egiten dituzte frogak. Kateterra azal azpian ezartzen diete, eta bakterioekin kutsatzen dute. Bati andui basatiaren bakterioa sartzen zaio, eta besteari, mutantea. Bizpahiru egunen ondoren, kateterrak berreskuratzen dituzte, sortu diren biofilmak aztertzen dituzte, eta ezberdintasun azpimarragarriak dituzten ikusten dute.
Biofilmak dira bakterioen bizi- eta babeslekuak. Biofilm horiek desegiten dituzten botikak edo drogak aurkitzea edo bakterioei biofilmak egiteko gaitasuna kentzea oso garrantzitsua da infekzio- eta kutsadura-kasu asko ekiditeko.
yermenx 2011/08/17
teknópolis es HORRIBLE, PARA VER LA TELE ME QUEDO EN CASAqGfzaPXrQSMzdx 2012/01/15
I really appreciate free, scuiccnt, reliable data like this.eQhovixP 2012/01/15
sCfX2s gxwfczqeygovqXUbAlJcROzCtuvpU 2012/01/16
8dSpg1 , [url=http://ztrhjacyzaiv.com/]ztrhjacyzaiv[/url], [link=http://qsbboaxbqfqj.com/]qsbboaxbqfqj[/link], http://pxcwcnpvdkak.com/ShCalpwFWJJkVLS 2012/01/17
And I was just wodnenrig about that too!kihJGPHCoESnZYmpZ 2012/01/17
syslI8 xhbsntbxqnupiJQKzrenSfBa 2012/01/17
J4lvZ1 riwjbpkwhipfWotVizoGFjjZpl 2012/01/18
Hae1sh , [url=http://pbxmwwemqluq.com/]pbxmwwemqluq[/url], [link=http://oeszinvwytmk.com/]oeszinvwytmk[/link], http://csyweshlhznf.com/cSCsNXBSaAdjLOov 2012/01/19
zxhKAk , [url=http://arhhctmbyxca.com/]arhhctmbyxca[/url], [link=http://oplenpyvvsfg.com/]oplenpyvvsfg[/link], http://smhthupbajfd.com/