Antibiotikoak behar bezala ez erabiltzeak eta nork bere kabuz sendagaiak hartzeak bakteriak gero eta indartsuagoak egiten dituzte, antibiotikoen aurrean erresistente bihurtzeraino. Munduan zabaltzen ari den arazoa da hori, eta da ez nolanahikoa. Egoera oso larria izatera irits daiteke; izan ere, horrelako mikroorganismoak gero eta ugariagoak dira, eta haien aurkako farmako berriak bilatzea ez da lan erraza. Superbakteria izenarekin ezagutzen dira germen horiek, eta ondorengo erreportajean horien inguruko datu gehiago ezagutuko ditugu.
Lill-Karin Skaret irakasle erretiratua da. Pozik dago, antibiotiko ugariri aurre egiten zion bakterio baten erasoa gainditzeko gauza izan baita .
Norvegiako amandre honek hanka bat hautsi zuen Indiara egin zuen bidaia batean. Oporretan zen, eta autoan zihoala istripua izan zuen.
Lill-Karin Skaret
"Istripua aireportutik hotelera nindoala gertatu zen. Etxera itzuli nintzen, eta handik egun batzuetara medikuak telefonoz deitu zidan, eta esan zidan klebsiella bakterioa nuela barruan, bakterio oso arriskutsua.
Kontu handiz ibili behar nuen, eta nire inguruan zegoen jendea ere bai”.
Ospitalean erantsi zitzaizkion bakterioak.
Soinean zeraman klebsiella anduia erresistentzia handikoa zenez, antibiotiko batek bakarrik lortu zuen tratamenduan eraginkorra izatea.
Anna-Pelagia Magiorakos
"Norvegiako osasun-sistemak Lill Karin analizatu zuen, eta isolatu egin zuen emaitzak izan arte. Hori garrantzitsua izan zen, ospitalean bakterioa barreiatzea saihestu zelako”.
Antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak tratatzen esperientzia handia dute Norvegian.
Atzerrian ospitaleratu behar izan duten pertsona guztiei osasun-azterketa bat egiten zaie, eta gero isolatu egiten dituzte.
Gunnar Skov Simonsen
"Aireztatze-sistema berezia dago. Gune honetan sartzean, kanpoaldeko atea ixtean da, esterilizazio-prozedurari jarraitzen zaio, eta, gero, posible da pazientearen isolamendu-gelan sartzea”.
Bakterioen erresistentziari aurre egiteko beste modu bat da haien garapena eragoztea.
Tromso-n medikuek zorroztasunez erabiltzen dituzte antibiotikoak, beharrezkoak direnean soilik eta modu egokian.
Gunnar Skov Simonsen
"Egiten ari garen proben lagin batzuk ikus ditzakegu hemen. Ondoko geruza zuria da bakterioa, eta antibiotikoak zinta edo banda hauetan bustitzen dira. Banda inguruan gune bat libre agertzen bada, esan nahi du sustantzia gai dela mikroorganismoari aurre egiteko edo hura hiltzeko; aldiz, hazi egiten bada, esan nahi du botikak ez diola ezer egiten.
Ikusten denez, honetan ez daukagu aukera askorik, soilik sustantzia batek eragingo dio mikroorganismo honi!
Erresistentzia garatzeko arrazoiak askotarikoak izan daitezke: antibiotiko gehiegi ematea, emateko aldiak okerrak izatea, behar ez direnean erabiltzea, edo egokia ez den bat erabiltzea.
Era berean, bakterioa bere kabuz mutatu daiteke, eta erresistente bihurtu.
Anna-Pelagia Magiorakos
"Sarritan, ospitaleekin lotzen dugu mikrobioekiko erresistentzia, baina garrantzitsua da jakitea gizartean berdin gerta daitekeela.
Azken urteotan ikusi dugu herrialde batzuek egin duten ahaleginari esker bakterio batzuen erresistentzia txikiagotzea lortu dela. Beste bakterio batzuek, ordea, erresistentzia handiagoa garatu dute Europan eta munduan zehar”.
Gorakada hori mehatxu bihurtu da ospitaleetarako eta komunitate osoarentzat.
Paolo Visca unibertsitate-irakasle italiarrak arrantzan egin zuen egun batzuetako oporraldia Erromatik gertu dagoen Nettuno portuan.
Handik egun batzuetara gaizki sentitu zen. Orduan konturatu zen bakterio erresistenteak edozein tokitan har daitezkeela. .
Paolo Visca
"Hasieran ohiko sukarra izan nuen, hotzikara, izerdiak… eta ezin nintzen joan pixa egitera. Arazoa oso serioa izan zen hasieran ".
Anna-Pelagia Magiorakos
"Paolok E.Coli bakterioak eragindako infekzioa zuen gernubideetan, ohikoena horrelako infekzioetan. Hala ere, kasu honetan, antibiotiko askoren aurrean erresistentea zen E.Coli bat zuen. Berez eraginkorra izan behar zuen antibiotikoa hartu zuen, eta, beste batzuek bezala, ez zuen funtzionatu”.
Bi hilabete eta hiru tratamendu behar izan ziren Paoloren infekzioa ondo sendatu arte.
Inork ez daki non hartu zuen infekzioa, baina berak ikasgai garrantzitsua ikasi zuen.
Paolo Visca
"Nork bere kabuz ez ditu sendagaiak hartu behar, eta norberak ez du bere gaixotasuna tratatu behar, nahiz eta badakizula pentsatu. Beti joan behar da medikuarengana”.
Antibiotikoen Zentzuzko Erabileraren Eguna eta antzeko ekimenak oso garrantzitsuak dira gizartea erne egon dadin.
Hemen, Bolonian, Maria Luisa Morok hamarkada bat darama antibiotikoen erabilera egokiaren aldarria egiten.
Maria Luisa Moro
"Antibiotikoen erabilera zentzuzkoaren kanpainarako umeek egindako marrazki bat da hau. Bakterioei eta antibiotikoei buruz dakitena marrazteko eskatzen diegu”.
Gurasoek eta adineko pertsonek dute lehentasuna Maria Luisarentzat.
Maria Luisa Moro
“Infekzio arruntenak, normalean antibiotikoekin tratatzen direnak, umeen arnasbideetako infekzioak dira, infekzio-arrisku handia dutelako antibiotikoekin ondo tratatzen ez diren birusez kutsatzeko. Beste arrisku-talde nagusia, tratamendu ezegokiei dagokienez, gernubideetako infekzioak dituzten adineko pertsonak dira”.
Antibiotikoen aurrean gero eta erresistenteagoak diren bakterio-andui berriak hedatzen ari dira Europan zehar.
Anna-Pelagia Magiorakos
"Uste dut etorkizunean posible izango dela jende guztiak modu egokian erabiltzea antibiotikoak, eta, infekzioen kontrol-prozedurak ondo ezartzen badira, korapiloa estutu ahal izango dugu. Noski, modu egituratu eta serioan egin beharreko kontua da, pazienteen osasunarekin zerikusia duen gaia delako”.
Superbakterio izenez ezagutzen direnei aurre egin behar izan dieten pertsonek ondo dakite nolako garrantzia duen gaiak.
Lill-Karin Skaret
"Orain konturatzen naiz zein serioa izan zen kontua. Gaixo nengoenean, egunero bizirik irauteak beste ezerk ez ninduen arduratzen”.
Paolo Visca
"Uste dut zortea izan nuela, alde izan nituen baldintzei esker azkenean tratamendu egokia jaso ahal izan nuelako; baina uste dut arrisku bizian egon nintzela”.
Antibiotikoak modu egokian eta dagokienean erabiltzen ez badira, guztiok dugu horrelakoren bat jasateko arriskua.
SPmikFBcGaQUrM 2012/05/03
OMG, you look so beautiful! Your smile in the first pirtcue lights up the whole frame. In the skin pirtcue you look like a mother-goddess, completely timeless. There is nothing more beautiful than the woman and nothing more womanly then being pregnant. It is wonderful to see this momentous time in your life portrayed in such an eye-catching and elegant manner. I’m looking forward to seeing the prints at the baby shower! -Loves JazzXJdpIFmCCRNRn 2012/05/03
Q3Y2nG tanvzaevbixmzaQDpSBpgLjFeggW 2012/05/15
There is a (good) chance I’ll be joining you for camp, since Friday is the day I intend to submit this novel (I’ve been “almost done” for like two weeks–finally had to admit to myself that I was procrastinating and avoiding doing the final read-through) and I’ll need something to keep my mind off of scary queries. A new project sounds like just the thing! buy prednisone cialis