Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia TB

Vega: suziri berria

2012/02/19

Europako Espazio Agentziako kohete berriak Vega izena du. 1998an hasi ziren kohetea eraikitzeko lehen lanak, eta dagoeneko prest dago.

Vega Ariane koheteen ondorengoa izango da. Datozen urteotan, ESAren gailu berria batez ere ikerkuntzan erabiliko dute, bere eginbeharra Lurraren behaketarako eta zientzia misioetara bideratuta dauden sateliteak orbitan jartzea izango da.

Trrafik Meteor: izotza kontrolpean

2012/02/19

Trafik Meteor: meteorologia-estazio eramangarria, errepideen mantenuaz arduratzen diren ibilgailuentzat.

Makinekin hizketan

2012/02/19

Makinekin hitzez soilik komunikatzea errealitatea da gaur egun. Smartphonetan, esaterako, Interneteko bilaketa bat egin edo mezu bat bidal daiteke, botoi bat bera ere ukitu gabe, ahotsa soilik erabiliz. Hizkuntza-teknologiak garatzeko, Berbatek ikerketa-proiektua jarri dute martxan zenbait ikerketa-zentro eta erakundek, besteak beste, Elhuyar Fundazioak. Ikerketaren lerro nagusietako bat ahotsaren prozesamenduari buruzkoa ...

Esther Rebato: giza-dibertsitearen zergatien bila

2012/02/19

Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteko presidenteak giza-dibertsitatearen zergatiak erakirrita, hamarkada luzeak eman ditu euskal populazioak aztertzen eta une honetan obesitatea ikertzeari bideratu ditu bere ahaleginak. Gaixotasun guztiz soziala dela adierazten duen arren, gizentasuna paiaratzeko erabakigarria den generan bat ba ote dagoen ikertzen ari da Kale Dor Kayiko ijitoen elkartearen laguntzarekin.

Training caravan: Ikertzaileak gelan

2012/02/12

Training Caravan / Ikertzaileak gelara. Horixe da Ikerbasque, BC3 eta Hezkuntza Sailak elkarlanean aurten bigarrengoz martxan jarri duten ekimena. Topaketa hauen xedea da nazioarteko goi-mailako ikertzaileak Batxilergoko ikasleen geletara hurbiltzea. Ikertzaileek bertatik bertara kontatuko dizkiete ikasleei beren bizipenak, ikasleek ikerkuntzaren alderik erakargarriena ezagut dezaten eta, bide batez, zientzialariei buruz egon ...

Ultrabook

2012/02/12

Azken urteetan prozesadoreek izan duten garapenaren ondorioz, gaur egun erabiltzen ditugun gailuak txikiagoak, arinagoak eta bateriari dagokionez askoz ere iraunkorragoak dira. Adibide-zerrenda luzea bururatzen zaigu, baina ezagutzen al duzue ultrabook-a? Alaitz Ochoa de Eribe lankideak emango dizkigu gailu horri buruzko azalpen guztiak.

Konponketak laser ekarpenaz

2012/02/12

CIC marGunek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak elkarlanean garatu duten teknologia bat aurkeztuko dizuegu.

Piezak hondatzen edo hausten direnean, pieza osoa ordeztu beharrean, hondatutako zatia laser bidez konpontzen dute. Laser Clading edo laser bidezko ekarpena izeneko sistemak materiala eranstea lortzen du, inolako arrastorik utzi gabe.

Harpidetu atal honen RSSra

Gaiak

Formatua

Ikusi beste atal batzuk

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Armand David, pandaren aita
Armand David, pandaren aita
17,10€Erosi
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna