2012/09/12 Iturria: Norteko Ferrokarrilla
Galdera bati erantzun nahi diogu: zein hezur kendu ote zion Jainkoak Adami Eva sortzeko. Tradizioaren arabera, saihetsa izan zen, baina litekeena hala ez izatea. Jesus Mari Txurruka zoologoak, Elhuyar aldizkarian argitaratutako saiakera batean, zakil-hezurra izan zitekeela planteatzen du. Hala izan bazen, Itun Zaharraren itzulpen oker batean galdu zen informazio hori saihetsaren ideiaren alde.
Saioa hasi iruzkinak uzteko.
CC BY-NC-ND
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra