Elhuyar zientziaren komunikazioa
¡Vivan los Animales!

¡Vivan los Animales!

Jesus Mosterín
Editorial Debate (1998)
ISBN: 84-8306-141-4
Neurriak: 21,0x14,3 cm
Orrialdeak: 391 orr.

Izenburua aldarrikapen bat da. Jesus Mosterín filosofoak oso gustuko ditu animaliak, eta liburu honetan antzematen zaio. Gizakia animalia da, gogoratzen digu, eta horretaz jabetu egin behar du. Biologiaren ikuspuntutik da animalia, bai eta jokabidearen ikuspuntutik ere. Hain zuzen ere, liburu hau, gizakiari buruzkoa izan gabe, gizakiaren animalia-senari buruzko gogoeta egiteko aproposa da.

Egilearen hitzetan, liburua “zientzia, filosofia, dokumentazioa eta gogoeta etikoa biltzen dituen nahaste bat da”. Bi zati nagusi ditu. Lehenengoak animaliak goraipatzen ditu, eta bigarrenak, berriz, animalien aurkako krudeltasuna salatzen du. Lehenengoa zientziaz beteta dago, eta bigarrena filosofiaz. Eta bi zati horien bitartez, egileak dibulgazio-lana egiten du, eta, horrekin batera, animalien etikari buruzko iritzia ematen du.

Lehen zatia biziaren sorreratik abiatzen du. Gero, animalien erreinua aurkezten du, bizidun-talde horren eboluzioa azalduta. Horretaz gain, nerbio-sistema, zentzumenak eta inguruari egokitzeko ahalmena aztertzen ditu. Eta mina eta heriotza. Azkenik, primateen nagusitasuna aztertzen du.

Hortik aurrera, liburuaren bigarren zatian, Mosterínek animaliekin zerikusia duten alderdi etikoei buruz idazten du. Gizakiaren eta beste animalien arteko harremana (txakurren kasutik abiatuta aztertzen du), ikuspuntu antropozentrikoaren eragina, laborategiko animaliak, jateko hazten ditugun animaliak eta tortura animalietan hartzen ditu gaitzat. Azkenik, animalien eskubideei buruz hitz egiten du, eta gogoeta ekologiko zabal batekin bukatzen du liburua.

Mosterínek idatziei ematen dien balio erantsia da zientzian jantzia dagoen filosofo baten ikuspuntua dela, eta pentsamendu oso argia duen idazlea dela. Animalien gaiaz gain, idazle honek asko idatzi du filosofiari buruz, pentsamenduaren historia ere tratatu du, baita zientziaren eta matematikaren axioma-multzoari buruz ere.

Azken argitalpenetan, animalien gaiaz ere idatzi du kulturari buruzko liburu batean. ¡Vivan los animales! Jesus Mosterínen liburuetako bat besterik ez da, baina haren pentsamenduaren eredutzat hartzeko modukoa.

Biziaren zientziak, Orokorrak, 2001/01/01
Eman zure botoa:
0.0 / 5 (0 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18,05€Erosi
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
19,00€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna