Una breve historia de casi todo
A Short History of Nearly Everything
Bill Bryson
RBA Libros (2004)
ISBN: 84-7871-175-9
Neurriak: 16,0x23,0 cm
Orrialdeak: 512 orr.
Bryson idazle ospetsua da, baina ez zientzia-dibulgazioaren arloan, baizik eta bidaietako liburu arrakastatsuak idatzi dituelako. Liburu hau zientziaz idazten duen lehena da. Abiapuntua Brysonek berak betidanik izan dituen zientziari buruzko galderen multzoa da. Galdera horiei erantzuteko, ohiko dibulgazio-liburuen estilotik urrundu, eta oso hizkera apalean landu zuen testua. 2004an, liburuak Aventis saria irabazi zuen, zientzia-dibulgazioko liburuen esparruan dagoen saririk handiena.