Bi kulturak
Two cultures
C. P. Snow
Elhuyar Edizioak (2007)
ISBN:
Neurriak:
Orrialdeak:
“Bi Kulturak” Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten izenburua da. Hitzaldia 1959an eman zuen, eta, arrakasta eta oihartzun handia izan zuenez, idatziz jaso zuten, eta liburu-formatuan argitaratu zuten. Iñaki Irazabalbeitia dibulgatzaileak euskaratu du liburu hori, eta hitzaurre luze bat idatzi du, Snowen ideiak gaurko gizartean ere indarrean daudela azaltzeko. Bi kulturak zientzialariena eta humanistena dira, eta, egilearen eta itzultzailearen arabera, haien arteko etena mendebaldeko gizartearen ezaugarri nabarmena da.
mikel 2001/01/01
Heziketaren gaineko eztabaida gai interesantea da oso eta bi kulturen kontzeptua bai atzo eta bai gaur egin beharreko hausnarketa. Pentsatu liteke ingelesezko testua aberatsa izango dela, baina Irazabalbeitiak eman dion freskura eta dotoretasuna eskertzekoa da.Itziar Laka 2001/01/01
Snow-ren liburu hau klasiko bat da, zorionak Elhuyarri itzulpenagatik. Haatik, artea-literatura-zientzia arteko zubigintza intelektuala gustoko duenari, Lehrer-en "Proust was a Neuroscientist" liburu zoragarria gomendatuko nioke, eta batik bat liburuaren epilogoan "Hirugarren kulturaz" esaten direnak. Literatura eta zientzia maite badituzu, uste dut liburu hau gozatu egingo duzula.