Elhuyar zientziaren komunikazioa

Liburutegia

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa aztergai

2010 - Edzard Ernst eta Simon Singh

Herri anglosaxoietan, Halloween gauean umeak etxez etxe joaten dira gozoki eske. Beren buruak aurkezteko " Trick or treat " esaldia erabiltzen dute, alegia, maltzurkeria bat egingo dute -- trick --, etxekoek gozokiak emateko tratua ez badute egiten -- treat --. Liburu honen izenburua esaldi ...

Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona

2010 - Oliver Sacks

Oliver Sacks idazlearen The Man Who Mistook His Wife for a Hat liburua (El hombre que confundió a su mujer con un sombrero gaztelaniazko argitalpenean), klasiko bat da neurologiaren dibulgazioan, eta horregatik gomendatu digu Felix Zubia EHUko irakasleak.

“Oso liburu interesgarria da buruko gaitzak ezagutu nahi dituen ...

El Tío Tungsteno

2003 - Oliver Sacks

Oliver Sacks medikua eta Roald Hoffmann kimikaria lagun minak dira. Egun batean, Hoffmannek, 1981eko Kimikako Nobel saridunak, taula periodiko berezi bat oparitu zion Sacksi, elementu guztien argazkiak zituen taula bat. Eta, taularekin batera, metalezko barra oso astun bat bidali zion. Barra lurrera erori zen, eta lurraren kontra jotzean egin zuen ...

¡Vivan los Animales!

1998 - Jesus Mosterín

Izenburua aldarrikapen bat da. Jesus Mosterín filosofoak oso gustuko ditu animaliak, eta liburu honetan antzematen zaio. Gizakia animalia da, gogoratzen digu, eta horretaz jabetu egin behar du. Biologiaren ikuspuntutik da animalia, bai eta jokabidearen ikuspuntutik ere. Hain zuzen ere, liburu hau, gizakiari buruzkoa izan gabe, gizakiaren animalia-senari buruzko gogoeta egiteko ...

The song of the dodo

1996 - David Quammen

Eboluzioan interesa duen edozeinentzat da interesgarria liburua. Datu deigarri batetik abiatzen da: uharteetan askoz espezie gehiago desagertzen da beste tokietan baino. Quammenek hainbat uharte eta artxipelagoren kasuak aztertzen ditu, eta saiatzen da lurraldearen azaleraren eta espezie-kopuruaren arteko erlazio bat bilatzen. Analisian, gizakiaren eskuak ere garrantzi handia du.

Longitud

1995 - Dava Sobel

Zeruari begiratze hutsarekin, nabigatzaileek jakin dezakete non dauden iparra eta hegoa, eta non ekialdea eta mendebaldea. Are gehiago, zeruari tresna sinple baten laguntzaz begiratuta, nabigatzaileek jakin dezakete oso iparraldera edo hegoaldera dauden, latitudea alegia. Baina ezinezkoa da gauza bera egitea ekialdearekin eta mendebaldearekin; zeruak ez du ematen informaziorik posizio baten ...

A ras de cielo

1998 - David Galadí-Enriquez

David Galadí-Enriquez Kordobako astronomoak idatzitako liburua da. Liburu horrek, gertuko astronomia azaltzeaz gain (atmosfera eta zeru urdina, satelite artifizialak, Ilargia, Eguzkia eta abar), irakurlea espazioari begira jartzea du helburu. Eta, hain zuzen ere, irakurleak berak egin ditzakeen behaketetatik abiatzen du kontakizuna. Astronomiaren esparrura hurbiltzen hasteko moduko liburua da.

Harpidetu atal honen RSSra

Gaiak

Formatua

Ikusi beste atal batzuk

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Bi kulturak
Bi kulturak
11,40€Erosi
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
18,53€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna