Elhuyar zientziaren komunikazioa

Nor gara

Zer da Zientzia.net?

Elhuyar Fundazioak publiko orokorrarentzat ekoizten dituen euskarazko zientzia-edukiak bildu, eta modu integratuan eskaintzen dituen plataforma da Zientzia.net. 2001ean sortu zen helburu garbi batekin: zientzia eta teknologia euskaraz modu atsegin eta ulerterrazean gizarteratzea, betiere zorroztasunari uko egin gabe.

Zientzia eta teknologiari buruzko artikuluak, bideoak, audio-artxiboak, argazkiak, liburuak, hiztegi-kontsultak eta abar eskaintzen dituen bilgune handia da Zientzia.net (15.000 eduki baino gehiago ditu), eta gai horietan interesa duten pertsona euskaldunen topaleku ezin hobea da.

Arduraduna: Egoitz Etxebeste
e.etxebeste@elhuyar.com

Elhuyar Fundazioa


Elhuyar 1972an sortu zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak, eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Harremanetarako: Maier Tapia
elhuyar@elhuyar.com

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa


Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea, eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientziaren Komunikazioa sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea.
Langintza horrek fruitu asko eman ditu, eta hainbat dibulgazio-proiektu ditugu martxan gaur egun, euskarri anitzetan eta publiko desberdinei begira.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org/zientziaren-komunikazioa
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.com

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Zientzia haurrentzat segundo gutxian
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
11,40€Erosi
Zientzia guztiz arduragabea!
Zientzia guztiz arduragabea!
11,40 €Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna