2012/02/12
Ondo baino hobeto dakigu zuetako asko bideo-egile apartak zaretela, eta, gainera, zientzian zaletuak. Horregatik, gustura hartuko duzue jarraian aurkeztuko dizuegun tartea.
On Zientzia bideo amateurren lehiaketan parte hartzen duten lan guztien artean, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroi eta ingeniari elektronikoak bat aukeratu du. Ea zein bideo duen gogokoen!!!
2011/12/17
On Zientzia bideo-lehiaketara aurkeztu diren lan guztien artean hileko onena hautatzeko unea iritsi da. Eta dakizuen moduan, pertsona ezagun baten egitekoa izaten da hori. Hilabete honetan, Naroa Agirre atletak argituko digu zein den, bere ustez, azaroko lanik onena. Dani Morcillo da bideoaren egilea. Dani biologoa da, eta irakasle aritzen da ...
2011/10/01
Udako protagonista nagusietako batekin abiatuko dugu denboraldia. Abuztuaren 26an, bisitari bitxi bat iritsi zen Zarauzko hondartzara: guztiok gogoratuko duzue, 25 tonako kaxalote bat. Jende asko erakarri zuen gertaera hark. Animalia, berez, ikusgarria zen, baina baita hondarretatik ateratzeko egin behar izan zituzten maniobrak ere. Guk jarraipena egin genion, lurperatu zuten arte.
2011/07/03
Animaliak zaintzen eta ezagutzen diharduten ikerlariekin elkartuko gara, eta lau animalia-espezie izango ditugu aztergai: zetazeoak, sarrioak, sai arrea eta hartz arrea izango dira. Teleskopio, prismatiko eta argazki-kameren atzean jarri, eta espezie horien ikerketa eta zainketa lekuan bertan nola egiten duten ikusiko dugu. Horretarako, Bermeoko uretan, Aralarren , Huescako Pirinioetan eta ...
2011/05/08
Malaspina espedizioa sei etapatan dago banatuta, eta, guztira, 19 erakundetako 250 ikerlarik hartuko dute parte. Horien artean, Euskal Herriko Unibertsitateko Itsas-Mikrobioen ikerketa-taldeko kideak daude . Leioako zientzia-fakultateko beren laborategian izan gara.
2011/04/10
Zientziaren sorrera Euskal Herrian nonbait lekutu beharko bagenu, Bergaran kokatuko genuke; zehazki, han dagoen Bergarako Errege Seminarioan . XVIII eta XIX. mendeetan, mintegi hori izan zen kimika, fisika, zoologia eta beste zientzia-arlo askoren aitzindaria. Garai horietako 3.000 objektu zientifikotik gora kontserbatzen dituzte han. Bergarako Udala berreskuratze-lanetan aritu da azken urteetan, ...
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra