2012/05/19
San Pankrazio eguna berezia izaten da Mondragon Unibertsitatean, batez ere, Ingeniaritza Eskolako 5.mailan dauden ikasleentzat. Festa- eta lehiaketa-eguna izaten da. Aurten, erronka berri bat proposatu diete ikasleei, lehiaketa berri bat: miniauto telegidatu bat sortzea. Berek diseinatu eta egin behar izan dute autoa, eta, ondoren, lasterketa batean lehiatu behar izan dira. ...
2012/04/29
Datozen minutuetan, Donostiako Nanogune ikerketa-zentrora joango gara. Egunetik egunera, informazioa gordetzeko behar berriak ari dira sortzen. Gure mugikorretan, adibidez, bideoak, argazkiak eta abestiak jasotzen ditugu, eta zer esanik ez poltsikoan eramaten ditugun USB memorietan. Geroz eta informazio gehiago jasotzen dugu, eta pisu handiagokoa. Behar horiei erantzun nahian, Nanogunen, txikitasunaren bidetik ...
2012/04/22
Metal-detektagailuek zergatik eta nola aurkitzen dituzte urrea, burdina eta beste metal batzuk?
2012/04/22
Kirol-arrantzalea da Patxi Amantegi. Arrantza maite du, baina kirolaren ikuspegitik.
Arrainak hil gabe arrantzatzeko hamaika teknika daudela erakutsi dio Nagore Rementeria lankideari. Andoaingo Leitzaran Bisitarien Etxean egin dute hitzordua, eta amuarrainak arrantzatzen aritu dira. Beita artifizialak, kanaberen teknologiak eta pita-mota ezberdinak ikusiko ditugu, besteak beste, gaurko kirol-tartean.
2012/04/08
Energia berriztagarriek erregai fosilei energia-iturri gisa erreleboa hartu ahal izateko ezinbestekoa da, besteak beste, energia biltzeko moduak garatzea. Hau da, energia-soberakina bildu, eta ondoren, erabiltzeko aukera izatea.
CIC energiGUNE ikerketa-zentroan, hainbat enpresarekin elkarlanean ari dira energia-iturri bakoitzarentzako bilketa-modu bat bilatu nahian. Presa itzulgarriak, aire konprimatuaren energia-bilketa eta hidrogenozko eta ...
2012/04/08
Eneko Akarregi da gure gaurko kirolari protagonista. Eskalatzailea eta eskalada-teknikaria da, baina, paretan gora ibiltzeaz gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean Etnomotrizitateari buruzko tesia garatzen ari da. Motrizitateak edo gorputzaren mugimenduek erabateko lotura dute gizarte bateko ohiturekin eta hezkuntzarekin, eta horixe aztertzen du Etnomotrizitateak. Besteak beste, Kirol-jarduera bakoitza egiten den testuinguru kulturala. ...
2012/04/01
2012a Zahartzaro Aktiboaren Urtea denez Europan, zahartzaro ekintzaile eta osasuntsua bultzatu nahian, jarduera ugari antolatu dituzte. Datozen minutuetan, ekimen horiekin harreman zuzena duen programa bat ezagutuko dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zahartzaroan ariketa fisikoa bultzatzeko proiektu bat jarri dute martxan. Iruñeko zahar-etxe batean, zaharrek zer behar edo ahulezia dituzten jakiteko neurketak ...
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra