2012/09/19
EHUko geologoek bi dibulgazio-liburu aurkeztu dituzte Deba-Zumaiako flyschari buruz. Lehenengoa ohiko dibulgazio-liburua da, eta bigarrena fitxatan banatuta bertara joan nahi duenaren bidaia-lagun izan dadin. Biak dohainik dira, eta EHUko argitalpen-zerbitzuen web orritik deskarga daitezke. Egiletako batek, Esti Apellaniz paleontologoak, liburuei buruz eta flyscharen garrantziaz ere hitz egin digu.
2012/05/03
AZTI-TECNALIAk euskal itsas hondoaren mapa zehatza egin zuen, eta Gorka Zabaleta kazetariak mapa horren inguruko erreportai bat egin zuen Baleike herri-aldizkarian. Ikuspuntu asko aztertzen zituen, zientzialariena, urpekariena eta arrantzaleena batez ere. Erreportai zabal eta interesgarri horrek irabazi du CAF-Elhuyar saria zientzia-kazetaritzaren arloan.
2010/12/28
Oihane Lakarrek Malaspina espedizio berriaren nondik norakoak ekarriko dizkigu, eta ezagutuko dugu EHUko ikertzaileek zertan hartu behar duten parte.
2009/06/16
Surf egiteko olatu aproposak Mundakan zer maiztasunarekin sortzen diren aztertu dute AZTI-Tecnalia zentroko ikertzaileek.
2009/01/13
Hesperides itsasontziak Artikorako ikerketa-bidaia bat egin du, Atos proiektuaren barruan. Laster, Antartikara joango da.
CC BY-NC-ND
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra