Elhuyar zientziaren komunikazioa

Osasuna bideoak

Zahartzaroan bizi-bizi

2012/04/01

2012a Zahartzaro Aktiboaren Urtea denez Europan, zahartzaro ekintzaile eta osasuntsua bultzatu nahian, jarduera ugari antolatu dituzte. Datozen minutuetan, ekimen horiekin harreman zuzena duen programa bat ezagutuko dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zahartzaroan ariketa fisikoa bultzatzeko proiektu bat jarri dute martxan. Iruñeko zahar-etxe batean, zaharrek zer behar edo ahulezia dituzten jakiteko neurketak ...

Soken kontra

2012/03/25

Boxeolari ohia, nazioarteko boxeo-arbitroa eta telebista zein irratiko esataria ere bada Manu Maritxalar. Nagore Rementeria lankideak Donostian, Anoetako Boxeo elkartean egin du harekin hitzordua, eta boxeoko teknikez, eskularruen bilakaeraz eta, nola ez, kolpe mingarrienez ere hitz egin digu.

Antibiotikoekiko erresistentzia

2012/01/21

Antibiotikoak behar bezala ez erabiltzeak eta nork bere kabuz sendagaiak hartzeak bakteriak gero eta indartsuagoak egiten dituzte, antibiotikoen aurrean erresistente bihurtzeraino. Munduan zabaltzen ari den arazoa da hori, eta da ez nolanahikoa. Egoera oso larria izatera irits daiteke; izan ere, horrelako mikroorganismoak gero eta ugariagoak dira, eta haien aurkako farmako ...

Gidatutako kirurgia

2012/01/07

Errepideetan nora joan jakiteko erabiltzen den GPSaren antzera, medikuntzan ere badira ebakuntzak egiteko nabigazio-sistemak. Kirurgia nabigatua deritzo teknologia hori erabiliz ebakuntza egiteko moduari, eta gailu horrek kirurgialariaren pauso eta mugimendu guztiak gidatzen ditu.

Datozen minutuetan ebakuntza-gelara sartuko gara. Traumatologia-ebakuntza batean izango gara, kirurgia nabigatuak nola funtzionatzen duen ikusteko. Aldakako protesi ...

Arkaitz Carracedo: minbiziaren gakoen bila

2012/01/07

Bilbotarra da gaur  ezagutuko dugun zientzialaria, baina hamar urte luze eman ditu Estatu Batuetan bizitzen. Iaz itzuli zen Euskal Herrira, eta Ikerbasquen ikerlari moduan ari da lanean. Zelula arrunten eta minbizi-zelulen artean dauden ezberdintasunak aztertzen ditu, etorkizunean terapia berriak bilatu ahal izateko. Ondo daki, ordea, oraindik bide luzea dagoela ...

Zango geldiezinen sindromea

2011/12/17

Berezia da Zango geldiezinen sindromea pairatzen duten gaixoek zangoetan nabaritzen duten sentipena. Hanketan inurriak dituzten sentsazioa dute, eta gaixoek zangoak mugitu behar dituzte derrigor, urduritasun-sentsazio hori lasaitzeko.  Gutako gehienontzat ezezaguna bada ere, gaixo asko dira eguneroko bizitza mugatua dutenak.

Kirolarien dieta

2011/12/10

Aspaldi honetan oso ohikoak bihurtu dira kirol-dendetako apaletan edari isotonikoak, barratxoak, gelak eta antzekoak; eta kirolarien artean gero eta arrakasta handiagoa dute. Baina, benetan, zer funtzio dute osagarri horiek? Noiz eta nola hartzea komeni da?

Nagore Rementeria lankideak, Aritz Urdanpilleta EHUko ikerlariarekin eta Ainhoa Murua triatloilariarekin egin du hitzordua. Azalduko ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Hodeietan
Hodeietan
13,30€Erosi
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
15,20€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna