Elhuyar zientziaren komunikazioa

Osasuna artikuluak

Saguen bizitza luzatzea lortu dute gene-terapia bidez

2012/05/17 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Saguen bizitza luzatzea lortu dute gene-terapia bidez

Gene-terapia bidez saguen bizitza luzatzea lortu dute Madrileko Centro Nacional de Investigaciones Oncológicas-eko (CNIO) ikertzaileek. Urtebeteko sagu helduei eta bi urteko zaharrei telomerasa entzimaren genea sartuta saguen bizitza % 24 eta % 13 luzatu zen, hurrenez hurren; eta saguen osasuna hobetu egin zen, zahartzearekin lotutako gaixotasunen ...

DNAren egoera aldatzeko, kirola

2012/05/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

DNAren egoera aldatzeko, kirola

Gimnasioan bizikletan gogor ibilarazi eta 14 gizon-emakume osasuntsuren izterreko muskuluen DNA aztertu dute Suediako Karolinska Institutuko ikertzaileek. Azterketek erakutsi dute energiaren metabolismoari lotutako hainbat generen egoera epigenetikoa aldatu egin dela kirolaren eraginez. Izan ere, geneen espresioa abiarazteaz arduratzen den eskualde...

Makakoen estatus soziala geneen espresioan islatzen da

2012/04/27 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Makakoen estatus soziala geneen espresioan islatzen da

Egitura sozialen maila baxuenetan kokatutako banakoek osasun-egoera kaskarragoa izan ohi dute, estresaren ondorio nabarmenagoak, eta zaurgarriago dira gaixotasunekiko. Arrainetan gertatzen da hori, bai eta erleetan eta primateetan ere —gizakia barne—. Bataren eta bestearen kausa-efektu erlazioak zein diren argitu nahian, Chicagoko Unibertsitateko G...

Beste pauso bat eman dute hiesaren birusari zeluletara sartzea eragozteko

2012/04/25 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, aurkikuntza horretan oinarritutako botikak sortzeko lehen pausoak ere eman dituzte. PLoS Biology zientzia-aldizkari espezializatuan eman dute ikerketaren berri, eta Euskadi Irratiare...

H5N1, the movie

2012/04/21 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Martxoak 29. Washington. Estatu Batuetako Osasunaren Institutua. Isiltasuna, armaz gordetako bilera-gelan. Barruan bildutakoak bi orduko epea dute artikuluak irakurri eta oharrak egiteko. Artikuluak jaso aurretik konfidentzialtasun-agiria onartu eta sinatu dute. Irakurraldia amaitutakoan, paperak eta oharrak entregatu dituzte. Suntsituak izan dira....

H5N1 birusaren auzia: ikerketak osorik argitaratuko dira

2012/04/19 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

H5N1 birusaren auzia: ikerketak osorik argitaratuko dira

Estatu Batuetako gobernuak —Biosegurtasunaren Aholku Batzordeak (NSABB) gomendatua— H5N1 gripe-birusarekin egindako bi ikerketek emaitzak osorik ez argitaratzeko eskatu zuen joan den abenduaren 30ean. Zehazki, eta segurtasunaren izenean, egileei eta ikerketen emaitzak argitaratzekoak ziren Science eta Nature aldizkariei eskatu zieten kentzeko artik...

Tumore berak hamaika aurpegi

2012/03/14 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Tumore berak hamaika aurpegi

Giltzurruneko tumoreekin egindako ikerketa batean, ikertzaile britainiarrek mutazio desberdinak aurkitu dituzte tumore beraren leku desberdinetan. New England Journal of Medicine aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Lau gaixoren giltzurruneko tumoreen azterketa genetiko sakona egin dute ikertzaileek. Horretarako, tumore nagusiaren hainbat puntuta...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Zientzia haurrentzat segundo gutxian
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
11,40€Erosi
Armand David, pandaren aita
Armand David, pandaren aita
17,10€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna