Elhuyar zientziaren komunikazioa

Medikuntza

Saguen bizitza luzatzea lortu dute gene-terapia bidez

2012/05/17 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Saguen bizitza luzatzea lortu dute gene-terapia bidez

Gene-terapia bidez saguen bizitza luzatzea lortu dute Madrileko Centro Nacional de Investigaciones Oncológicas-eko (CNIO) ikertzaileek. Urtebeteko sagu helduei eta bi urteko zaharrei telomerasa entzimaren genea sartuta saguen bizitza % 24 eta % 13 luzatu zen, hurrenez hurren; eta saguen osasuna hobetu egin zen, zahartzearekin lotutako gaixotasunen ...

Tetraplegikoek garunarekin beso robotiko bat kontrolatzea lortu dute

2012/05/16 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bi pertsona tetraplegiko garunarekin beso robotiko bat gidatu eta objektuak hartzeko gai izan dira. Nature aldizkariaren gaurko zenbakian eman du lorpen horren berri nazioarteko ikertzaile-talde batek. Garuneko jarduera jasotzeko, sentsore bat jarri diete gaixoei kortex motorrean. Hala, eremu horretako neuronen seinaleak jaso, eta beso robotikoare...

Garunean energiaren ekoizpena nola erregulatzen den argitu dute

2012/05/09 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Garunean energiaren ekoizpena nola erregulatzen den argitu dute

Garunean energiaren ekoizpena nola erregulatzen den argitzen laguntzen duen ikerketa bat argitaratu dute EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Nagore Puente eta Pedro Grandes neurozientzialariek Nature Neuroscience aldizkarian.

Neuronetako mitokondrioak

2012/05/09

EHUko Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko neurozientzialari batzuek garunaren energiaren prozesuak ikertu dituzte kanabinoide endogenoen hartzaileak identifikatuta. Hartzaile horiek neuronetako mitokondrioetan daude. Ikerketa hori Nature Neuroscience aldizkari handian argitaratu dute.

Alergien jatorri molekularraren bila

2012/05/03

Elikagaiak eragindako alergia asko daude. Baina elikagai oso batek ez da alergiaren erruduna; molekula jakin batzuk izaten dira, proteinak kasu gehienetan. EHUko Farmazia Fakultateko talde bat molekula errudun horiek identifikatzeko metodoa fintzen ari dira ikerketa batean.

Etsaia ezagutzen

2012/05/01 Rodríguez, Jose Antonio - EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko irakaslea

Etsaia ezagutzen

1971ko abenduan, Richard Nixon AEBko presidenteak "National Cancer Act" legea sinatu zuen. Lege berri horri "minbiaziaren kontrako gerra-deklarazioa" izena eman zioten kazetariek. Gerra horretan murgilduta jarraitzen dugu berrogei urte geroago. Hala ere, gure etsaia askoz hobeto ezagutzen dugu gaur egun. Gizakiok, izaki multizelularrak garen...

Etxeko historiak agintzen duenean

2012/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Etxeko historiak agintzen duenean

Minbizi gehienen jatorria edo eragilea ezezaguna bada ere, jakina da kasu batzuek jatorri genetikoa dutela. Kasu horiek identifikatuz gero, gaitzaren garapena eragozteko neurriak hartzeko aukera dago. Horretan dabiltza, beste batzuen artean, Donostiako Onkologikoko Genetika Saileko sendagileak. Aldi berean, ikertzaileek minbizi horiek hobeto ezagutzeko ahaleginetan dabiltza.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
19,00€Erosi
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
15,20€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna