Elhuyar zientziaren komunikazioa

Medikuntza alternatiboa

Ezard Ernst eta Medikuntza alternatiboa

2011/09/07

Ezard Ernst medikuak aurkezten digu medikuntza alternatiboei buruz idatzi duen "Sendabide ala Iruzurbide" liburua.

Edzard Ernst Medikuntza alternatiboaren aztertzailea

"Zientziaren eta pseudozientziaren artean luze egon ondoren, bada garaia egia esateko"

2011/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

"Zientziaren eta pseudozientziaren artean luze egon ondoren, bada garaia egia esateko"

Bizitza osoan izan du gertu Edzard Ernstek medikuntza alternatiboa. Batzuetan, erabili izan du, eta, beste batzuetan, baztertu. Garai batean, zalea izan zen, eta, une batetik aurrera, oso begi kritikoz begiratu dio. Baina inoiz ez du ihes egin gai horretatik, eta hori denon mesederako da, gogoz aztertu baitu medikuntza alternatiboa zientziaren ikuspuntutik. Orain, erretiratzeko asko falta ez duenean, Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban liburua aurkeztu du, Simon Singh idazlearekin batera "egiari buruz" idatzitako liburua.

Edzard Ernst: "Tratamendu alternatiboek ez dute benetako eraginik pazienteengan"

2011/07/05 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyar Fundazioak Edzard Ernstek eta Simon Singhek idatzi duten Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban (Trick or treatment, alternative medicine on trial) liburua argitaratu du euskaraz, eta Edzard Ernst berak aurkeztu zuen Donostian. Gaur, arratsaldeko 7etan, izenburu bereko hitzaldia emango du Miramar jauregian (Donostian), eta sarrera irekia da. Hitzaldia ingelesez izango da, eta euskararako aldibereko itzulpena eskainiko da. Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban

Engainuaren industria

2010/06/01 Elosegi, Arturo - Landare-biologia eta Ekologia SailaZientzia eta Teknologia Fakultatea. EHU

Ez dago engainatzeko errazagorik nork bere burua baino. Begira bestela gaitasun paranormalak dituztela uste dutenei, edo eguraldia tenporen bitartez iragartzen dutenei. Batzuetan nork bere burua engainatzeak ez dakar kalte handirik, hala nola norberaren haurrak polit eta argienak direla uste denean. Baina maiz kalte handiak ekar ditzake engainuak. Osasungintza da honen adibide argiena.

Simon Singh

2010/05/13 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gogoratzen dut hotzikarak eragin zizkidala Trick or Treatment liburuak kiropraxiari eskainitako kapituluak. Izan ere, terapia alternatiboen aurpegi gordinena erakusten zuen kapitulu hark: tratamenduak eragindako heriotza.

Mugitu, epea bukatzen ari da!

2010/01/23 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientziaren ikuspuntutik eztabaidagarria den fenomenoren bat ezagutzen baduzu, eta egiazkoa frogatzeko gai bazara, sari bat lortzeko aukera duzu. Eta ez da nolanahiko saria: milioi bat dolar! Hori bai, azkar ibili beharko duzu, epea laster bukatuko baita; martxoaren 6an, zehazki.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

ARMIX max-mix
ARMIX max-mix
11,40€Erosi
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna