Elhuyar zientziaren komunikazioa

Materialak

Forma memoriadun materialak

2012/05/13

Adibidez nikela, titanioa edo burdina daramaten aleazio metalikoak dira forma memoriadun materialak, eta tenperatura altuetan  edo eremu elektromagnetikoen eraginpean jarrita, jatorriz zuten formara itzultzeko gaitasuna dute.

Horrela esanda, agian ez zaizue bururatuko material horien erabilerarik, baina anitzak dira. Biomedikuntzan eta industrian, automozioan adibidez, erabilera ugari dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurrerapauso ...

Kristala, ezin gardenagoa

2012/05/10 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kristala, ezin gardenagoa

Beiraren gainazala nanokonoz eginda, lausotzen ez den eta islarik egiten ez duen kristal bat egin dute MITeko ikertzaile batzuek, Estatu Batuetan. Irudian, MITekoen kristala (goian, ezkerrean) eta ohiko kristala (goian, eskuinean) ikusten dira. Ikertzaileen lana izan da nanokonoak sortzeko metodoa garatzea. Ur-tanta ñimiñoek kondentsatzeko aukera b...

Grafinoa grafenoarekin lehian

2012/05/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Grafinoa grafenoarekin lehian

Grafenoa karbono-atomo bakarreko geruza-lodiera duen materiala da, eta bere propietate mekaniko eta elektronikoek itxaropen handiko material bihurtu dute. Grafinoa oso antzekoa da, baina haren karbono-atomoak ez dira hexagonoak osatuz antolatzen. Grafinoaren karbono-atomoen artean lotura bikoitzak eta hirukoitzak sortzen dira, eta, ondorioz, ...

Rokodromoan

2012/04/08

Eneko Akarregi da gure gaurko kirolari protagonista. Eskalatzailea eta eskalada-teknikaria da, baina, paretan gora ibiltzeaz gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean Etnomotrizitateari buruzko tesia garatzen ari da. Motrizitateak edo gorputzaren mugimenduek erabateko lotura dute gizarte bateko ohiturekin eta hezkuntzarekin, eta horixe aztertzen du Etnomotrizitateak. Besteak beste, Kirol-jarduera bakoitza egiten den testuinguru kulturala. ...

Atomoen arteko txandakako lasterketa: materia manipulatzeko modu berri bat

2012/02/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Atomoen arteko txandakako lasterketa: materia manipulatzeko modu berri bat

Donostiako eta Japoniako zientzialarien lankidetzari esker, espazio erreal batean behatu ahal izan zaie hidrogeno-atomoei 'txandaka' erreakzionatzen. Materia manipulatzeko modu berri honek beste bide bat eskain dezake informazio-trukeak sortzeko tresna molekular berrietan oinarritutako etorkizuneko elektronikan. Thomas Frederiksen doktorea Dono...

Urrea: bitxietan bitxiena

2012/01/14

Urrearen ezaugarriei eta erabileren inguruko bitxikeriak

María Vallet Biomaterialetan aditua

"Une batean, materialak kaltegarriak izateari beldurra galdu zitzaion, eta ikusi zen onura ere ekar dezaketela"

2012/01/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

"Une batean, materialak kaltegarriak izateari beldurra galdu zitzaion, eta ikusi zen onura ere ekar dezaketela"

1990. urtean Farmazian lortu zuen katedra María Vallet kimikariak, eta ordura arte ikergai zituen materialentzat aplikazio berriak bilatzen hasi zen, "nire ikasle berrientzat interesgarriak izan zitezen". Horrela hasi zen medikuntzarako biomaterialak aztertzen, alegia, sistema biologikoekin elkarrekintzan jartzen diren materialak aztertzen. Orain, dagoeneko sortutako materialak "doitzen eta hobetzen" aritzen da, baita hirugarren belaunaldiko material deritzenak aztertzen ere, "arazo larri eta zailei" konponbidea bilatzeko. Besteak beste, hezurrak birsortzen eta botiken garraio eta dosifikazio selektiboa egiten laguntzen duten biomaterialak sortu ditu.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Simon Bloom, grabitatearen zaindaria
Simon Bloom, grabitatearen zaindaria
13,30€Erosi
Zientzia guztiz arduragabea!
Zientzia guztiz arduragabea!
11,40 €Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna