Elhuyar zientziaren komunikazioa

Matematika liburuak

La Rebelión de las Formas

2004 - Jorge Wagensberg

La Rebelión de las Formas

Harrigarria da zenbat forma geometriko errepikatzen diren naturan. Izan ere, forma gutxi batzuetan oinarritzen dira egitura asko. Baina zergatik? Hausnarketa horretatik abiatuta idatzi du Jorge Wagensberg-ek saiakera hau. Eta naturaren ezaugarri asko aztertzen ditu formen ikuspuntutik. Oso ikuspuntu bitxia eta emaitza entretenigarria.

El hombre anumérico

1988 - John Allen Paulos

El hombre anumérico

Oso gizarte teknologikoan bizi gara. Arlo gehienetan zientzia da nagusi, eta zientzia matematikaren hizkuntzan dago idatzita. Eta ez hori bakarrik; estatistikak eta milioika datuk inguratuta bizi gara; kiroletan, politikan, ekonomian eta ia beste edozein arlotan zenbakiek agintzen dute. Hala eta guztiz ere, gizarte honetako biztanle gehienek ez dakite zenbakiak behar ...

Loroaren teorema

2005 - Denis Guedj

Loroaren teorema

Matematikaren historian egindako bidaia bat proposatzen du Denis Guedj matematikari frantsesak liburu honetan. Matematikari ospetsuenak aurkezten ditu detektibe-ikerketa bat aitzakiatzat hartuta. Hainbat pertsonaiak parte hartzen dute istorioan, tartean Nofutur izeneko loroak. Arrakasta handiko liburua izan zen 1998an, lehen aldiz argitaratu zenean, eta, orain, euskaraz irakurtzeko aukera ere badago.

Los códigos secretos

2000 - Simon Singh

Los códigos secretos

Gerra-garaian, mezuak kodetu egin behar dira, etsaiak harrapatzen baditu uler ez ditzan. Eta, gerra-garaitik kanpo ere, nahitaezkoa da informazio sekretua behar bezala gordetzea, politikan, industrian, bai eta maila pertsonalean ere. Horregatik, jende askok egin du lan kode eraginkorrak garatzeko; eta beste askok kode horiek interpretatu ahal izateko. Liburu honek bi ...

El dilema del prisionero

1995 - William Poundstone

El dilema del prisionero

Jokoen teoria da liburu honen gai nagusia. Eta, teoria aurkezteaz gain, teoriaren inguruko historia aztertzen du. Alde batetik, John von Neumann matematikari hungariarraren bizitza kontatzen du, hark egin baitzuen teoriaren lehen garapen garrantzitsua; bestetik, bonba atomikoaren inguruko kontuez hitz egiten du Poundstonek, bonbak eta arma nuklearren inguruko egoera politikoak eragin ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
13,30€Erosi
Euskal Herriko aurpegiak
Euskal Herriko aurpegiak
9,50€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna