Elhuyar zientziaren komunikazioa

Komunikazioak artikuluak

MOEk mugikorrak minbizi-eragileen sailkapenean sartu ditu, erdiko mailan. Ez gehiago, eta ez gutxiago.

2011/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Maiztasun txikiko eremu elektromagnetikoak minbizi-eragile posibleen artean sailkatu dituela jakinarazi du Munduko Osasun Erakundearen Minbizi Ikerketaren Nazioarteko Agentziak, prentsa-ohar bidez. Orain arte, uhin elektromagnetikoak ez ziren azaltzen sailkapen horretan.

Mundu osoko itsas trafikoa kontrolatu nahian

2010/07/31 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Berriki, Europako Espazio Agentziaren (ESA) Columbus moduluak “COLAIS” izeneko esperimentu berri bati eman dio hasiera. Nazioarteko Espazio Estazioak (ISS) Lurraren inguruan orbitatzen jarraitzen duen bitartean espaziotik mundu osoko itsasontzien trafikoari segimendua egiteko erronkari ere heldu dio oraingoan. Lortutako lehenbiziko emaitzekin pozarren agertu dira sustatzaileak.

Epel uzten ez duten gailuak

2010/03/01 Portugal Gonzalez, Amaia - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urruti geratu dira Lurra laua zela uste zireneko garaiak. Ez dago munduaren bukaerarik. Baina geografia alde batera utzita, Fisterratik haratagokoak diruditen tokiak badaude gure planetan. Antartika edo Etiopiako Afar eskualdea, esaterako; munduko gune hotzena bata, beroena bestea. Jende gutxi erakartzen dute bi toki horiek, baina beti ibiliko da bertan ikertzaileren bat erantzun bila edo kirolariren bat erronka berri bat gainditzeko amorratzen. Eta gizakia non, teknologia han.

Meucciren teletrofonoa

2009/11/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

New Yorkera dezenteko dirutzarekin iritsi bazen ere, zortea ez zuen aldeko izan Meuccik. Hainbat ezbehar eta iruzur tarteko, diruak ihes egin zion. Eta 1874an ez zuen berritzerik izan hiru urte ...

Taula periodikoa, paperetik bideora

2008/07/17 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Ehun eta hemezortzi elementu ditu taula periodikoak; bada, elementu horiei buruzko bideo bana jarri dute Interneten, bideoak ezagutzera emateko You Tube famatuan. Britainia Handiko Nottingham Unibertsitateko talde batek prestatu eta grabatu ditu.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Zientzia guztiz arduragabea!
Zientzia guztiz arduragabea!
11,40 €Erosi
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
15,20€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna