Elhuyar zientziaren komunikazioa

Internet audioak

Blogari kuantikoak

2013/03/27

Duela hilabete gutxi bi kimikari kuantikok blog bana zabaldu zituzten kimika kuantikoa sarean dibulgatzeko. Haiek ikertzaileak dira, hain zuzen ere esparru horretan, eta gaiari gogo handiz ekin diote. Blogetan, zergatik ikusten dugun, klorofila edo Mikel Laboa azaltzen dira, beti ere, kimika edo fisika kuantikoari lotuta. Irratian, bi blogari kuantiko haiekin ...

Web-corpusen ataria

2013/02/20

Elhuyar Fundazioko I+G taldeak Web-corpusen ataria aurkeztu du. Hizkuntza-teknologien esparruko tresna bat da; Internet corpus moduan erabiltzen du. Corpus bat testuen bilduma erraldoia da eta hizkuntza-teknologien lehengaia da. Aplikazio askok erabiltzen dituzte corpusak: itzulpen automatikoko softwareak, bilatzaileak eta abar. Elhuyarko I+G taldeko bi informatikarik, Igor Leturiak eta Iñaki San Vicentek ...

Biltegia hodeian: trastero birtuala

2012/10/17

Norberaren dokumentuak eta beste fitxategi batzuk gordetzeko aukera bat da sarea bera. Badira biltegi moduan funtzionatzen duten tokiak Interneten, informatikariek esaten duten bezala, hodeian dauden gordeleku birtualak. Jabi Asurmendi Bitalan enpresako informatikariak azaltzen dizkigu biltegi horien abantailak eta desabantailak. Lau adibide ekartzen dizkigu, eta biltegi horiek erabiltzeko gomendioa eman zigun.

Teknopolis 2012-13

2012/10/03

Teknopolis telebistako zientzia-saioa, Elhuyar Fundazioak egina eta ETBk emititzen duena, klasiko bat bihurtu da; hastear dagoen denboraldi hau hamabosgarrena da, eta hori ez da ohikoa telebista bateko parrilan. Oihana Jauregi saioaren aurkezlea eta Beñar Kortabarria zuzendaria irratira etorri zaizkigu denboraldi berria eta izango dituzten aldaketak aurkeztera.

HAP masterra

2012/06/13

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterra urtero antolatzen dute EHUko IXA taldeko informatikariek. Hizkuntza informatikoki tratatzeko teknikak eta horren inguruan egiten den ikerketari buruzkoa da. Gaur egun, ikerketa hori ezinbestekoa da, adibidez, Interneten. Masterraren berri Olatz Arregi koordinatzaileak ekarri digu, eta ikasle bat ere izan dugu gurekin, Manex Agirrezabal. Hark, ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
16,15€Erosi
Euklides. Elementuak
Euklides. Elementuak
37,05€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna