2012/02/19
Makinekin hitzez soilik komunikatzea errealitatea da gaur egun. Smartphonetan, esaterako, Interneteko bilaketa bat egin edo mezu bat bidal daiteke, botoi bat bera ere ukitu gabe, ahotsa soilik erabiliz. Hizkuntza-teknologiak garatzeko, Berbatek ikerketa-proiektua jarri dute martxan zenbait ikerketa-zentro eta erakundek, besteak beste, Elhuyar Fundazioak. Ikerketaren lerro nagusietako bat ahotsaren prozesamenduari buruzkoa ...
2010/12/26
Energia aurrezten saiatzea gizartean geroz eta barneratuagoa dagoen kontzeptua da, eta bereziki hirietan; izan ere, bertan egiten da energia-gastu handiena. Energia-kontsumo hori gutxitze aldera, Europako hainbat ikerketa-zentro etxebizitzen eraikuntzak aztertzen ari dira, energetikoki ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen. Europako Batasuneko Futuris zientzia-webgunean argitaratu duten erreportaje honetan ikusiko ditugu ikerketa horien ...
2010/10/01 <span class="egileak">Escajedo San Epifanio, Leire</span> - <span class="egileakargua">Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea</span><span class="egileaerakundea">EHU</span>
Pertsonak identifikatzeak betidanik izan du garrantzia, baina globalizazioa delakoaren garaian areagotu egin da premia. Planeta-mailako komunikazioa berehalakoa da, eta, ordu gutxian, merkantziak edo pertsonak milaka kilometrora hel daitezke. Gustura egon beharrean, ordea, isolatuta eta beldurrez sentitzen gara 6.800 miloi ezezagunen artean. Hobbesek famatu egin zuen esaldiak dioen bezala, " ez dakigunean bestea nor den, gizakia otsoa baita gizakiarentzat ". Premia horretan, gora egin dute hatz markak, irisa edo beste ezaugarri biologikoren bati antzeman eta pertsona bat berehala identifikatzeko gaitasuna duten teknologia biometrikoek.
2010/06/09
Jakin-mina piztea, zientziaren aurrean beldurra galtzea eta gazteei teknologia hurbiltzea; horiek dira Zamudioko parke teknologikoan zabaldu berri den BTEK teknologia interpretatzeko zentroaren helburuak. Musearen kontzeptu berri bat da. Bi solairutan banatu dituzten 5 esparruek zientziaren eta teknologiaren azken aurrerapenak bildu dituzte. Baita sektore horretako euskal enpresek martxan dituzten proiektuak ere. ...
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra