2012/05/13
Materialen Zientzia eta Teknologiari buruzko lehen kongresua egin da Arrasaten, euskara hutsean egin ere.
2012/04/22
Kirol-arrantzalea da Patxi Amantegi. Arrantza maite du, baina kirolaren ikuspegitik.
Arrainak hil gabe arrantzatzeko hamaika teknika daudela erakutsi dio Nagore Rementeria lankideari. Andoaingo Leitzaran Bisitarien Etxean egin dute hitzordua, eta amuarrainak arrantzatzen aritu dira. Beita artifizialak, kanaberen teknologiak eta pita-mota ezberdinak ikusiko ditugu, besteak beste, gaurko kirol-tartean.
2012/04/15
Behin erabilitakoa berriz erabili ahal izateko birziklatzea. Edo hondakinak baliabide moduan erabiltzea. Ingurumena babesteko barneratu beharreko jarduerak dira. Oraindik lan handia dago egiteko, besteak beste, jendea kontzientziatzea, baina bide horretan badira erabilgarriak izan daitezkeen hainbat esperientzia.
Ehunak birziklatzea, isolatzeko material moduan erabiltzeko; edo autoen piezak birziklatzea, erregai moduan edo ordezko ...
2012/03/25
Inguruan ditugun lur-sail edo lur-eremu gehienak eraikuntzarako edo errepideak egiteko erabili dituzte. Eta, horregatik, geroz eta urriagoak dira nekazaritza-lurrak. Nekazaritzak baino askoz diru gehiago ematen dute eraikuntza-lanek, eta, gainera, gaur egun jakiak munduko beste edozein txokotatik ekar ditzakete. Baina, noiz arte egin ahal izango dute hori? Galdera horri eta beste ...
2012/03/05
Biodibertsitate-galeraz hitz egiten dugunean, besteak beste, landare-, intsektu- eta animalia-espezieak desagertzeko arriskuaz ari gara, baita lur emankorren eremuak galtzeaz ere. Ekosistema-aniztasuna desagertzeaz, alegia.
Europan, urtetik urtera larriagoa da biodibertsitate-galeraren arazoa. Europako animalia-espezieen % 25, esaterako, desagertzeko arriskuan dago. Eta hori datuetako bat baino ez da. Europako Batasunak egin duen erreportaje ...
2012/03/04
Gipuzkoako ibairik garrantzitsuena izan arren, Euskal Herriko kutsatuenetako bat da. Oria ibaia 75 kilometro luze da, eta haren arroak 15 udalerri baina gehiago zeharkatzen ditu. Baina, hala ere, bere urek poluzio-maila izugarria izan dute urtetan. Hondamendi horren ardura azken bi mendetan ibaiaren inguruan garatu den industriaren
2012/01/21
Txiki-txikitatik argi zuen handitzen zenean ekonomia ikasiko zuela. Boterea zer den ulertu nahi zuen. Bere ibilbideak Ingalaterrara eraman zuen hamabost urtez, eta gaur egun BC3 ikerketa-zentroan ari da lanean. Errekurtso urriak nola ustiatu aztertzea da bere eginbeharretako bat. Jarraian, gure gaurko ikertzaile protagonista gertutik eta sakon ezagutzeko aukera izango dugu.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra