2012/05/13
CIC biomaGUNE ikerketa- zentroan urrezko nanopartikulak egiten dituzte, eta haiekin hiesaren birusaren aurka borrokatu nahi dute. Sekretua urreari kanpoaldean jartzen dizkioten karbohidratoetan dago. Izan ere, birusaren kanpoaldean dauden karbohidrato berak dira.
Urre-atomo gutxi batzuk erabiltzen dituzte, eta urrea bera baino garestiagoa da nanopartikularen kanpoaldea diseinatzea eta sintetizatzea.
2012/05/13
Adibidez nikela, titanioa edo burdina daramaten aleazio metalikoak dira forma memoriadun materialak, eta tenperatura altuetan edo eremu elektromagnetikoen eraginpean jarrita, jatorriz zuten formara itzultzeko gaitasuna dute.
Horrela esanda, agian ez zaizue bururatuko material horien erabilerarik, baina anitzak dira. Biomedikuntzan eta industrian, automozioan adibidez, erabilera ugari dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurrerapauso ...
2012/05/06
Proteinak ezinbestekoak dira bizitzeko; izan ere, gure organismoko zelulek betetzen dituzten funtzio gehienetan parte hartzen dute. Are gehiago, gaixotasunak proteinekin zerikusi zuzena dute, behar ez duten moduan edo unean funtzionatzen duten proteinek eragiten baitituzte.
CICbioGune ikerketa-zentroan proteinak behatzen dituzte egitura nolakoa den jakiteko. Forma ezagututa, proteinen funtzionamenduan eragin dezaketen botikak ...
2012/04/29
Datozen minutuetan, Donostiako Nanogune ikerketa-zentrora joango gara. Egunetik egunera, informazioa gordetzeko behar berriak ari dira sortzen. Gure mugikorretan, adibidez, bideoak, argazkiak eta abestiak jasotzen ditugu, eta zer esanik ez poltsikoan eramaten ditugun USB memorietan. Geroz eta informazio gehiago jasotzen dugu, eta pisu handiagokoa. Behar horiei erantzun nahian, Nanogunen, txikitasunaren bidetik ...
2012/04/29
Lurrikara, uholde, erupzio, tsunami eta antzekoak naturaren astindu bortitzak izaten dira. Haien aurrean, gizakia txiki bihurtzen da. Izan ere, nekez aurreikus daitezke horrelako fenomenoak, eta, ondorioz, eragiten dituzten txikizioak ikaragarriak izaten dira.
Fenomeno horiek aurreikustea zaila da, baina posible da, adibidez, olatu handi batek kostan izan dezakeen eragina aztertzea. Horixe ...
2012/04/02 <span class="egileak">Lasa Iglesias, Aitziber</span> - <span class="egileakargua">Elhuyar Zientziaren Komunikazioa</span><span class="egileaerakundea"></span>
CICBiogune ikerketa-zentroaren Prioien Laborategian aurkitu da untxiek ere gara ditzaketela infekzio prionikoak, nahiz eta, beste ugaztun batzuen aldean, oso erresistentzia ezohikoa duten.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra