2012/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Ane Miren Ortiz de Barroni nabari zaio aitona Julio miresten duela. Horregatik etorri zen Elhuyarrera, aitonaren istorioa kontatzera. Bilobaren esanean, gizon adeitsua eta maitagarria zen aitona Julio, baina ez hori bakarrik; oso argia zen, eta asmatzaile petoa. Besteak beste, gaur egun lorategietan eta baratzetan ikusten ohituak gauden ureztatzeko...
2012/04/22
Zenbat ordu ematen diren han eta hemen futbolaren inguruan eztabaidatzen. Baina ziur naiz inondik inora ez dela erreparatu futbolaren ikuspegi honetan. Futbolak eta matematikak duten harremanean, alegia. Baloiaren biribiltasuna ez dugu zalantzan jartzen. Baina, historian atzera begiratu, eta ohartu gara baloiak hasiera-hasieran ez zirela guztiz biribilak. Bilakaera baten ondorio da ...
2012/04/04
Clara Immerwarh izan zen Alemaniako unibertsitate batean doktoratu zen lehen emakumea. Kimikaria zen, eta Fritz Haber kimikariarekin ezkondu zen, 1918an Kimikako Nobel saria irabazi zuenarekin. Clarak bizitza zaila izan zuen, bukaera tragiko batekin gainera. Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digu haren historia.
2012/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lehenengo Klinikara joan baino, askok nahiago zuen kalean erditu. Vienako Ospitale Nagusiko Obstetrizia Zerbitzuak bi klinika zituen. Asteko egunaren arabera, batean edo bestean txandaka hartzen zituzten erditzera joaten ziren emakumeak. Lehenengo Klinika egokitzen zitzaienean, bat baino gehiago belauniko erreguka hasten zen bigarrenera eraman ...
2012/04/01
Greziaren erdialdean, Tesalia periferiaren ipar-ekialdean, harkaitz erraldoiak altxatzen dira lurretik zerurantz. "Airean esekita" esan nahi du "Meteora" hitzak, ...
2012/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
1915eko maiatzaren 2an, gaueko ordu txikietan, senarraren armadako pistola hartu eta lorategirantz abiatu zen Clara Immerwarh, etxekoandrearen mantalarekin itotako kimikan doktorea, senarraren jarduerarekin ikaratua eta atsekabetua. Erabakia hartua zuen: bere bizitza bukatu zen. Beti izan zen emakume argia Clara. Gaztetatik erakutsi zuen ikasle az...
2012/02/09 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Otsailaren 12an, igandean, izango da Charles Darwinen jaiotzaren urteurrena. Darwin hil ondorenetik, haren jaiotzaren urteurrena baliatu izan da naturalista ingelesaren ekarpena ospatu eta goraipatzeko, eta, oraindik ofizialki izendatutako eguna ez den arren, han eta hemen ospakizun eta dibulgazio-ekitaldiak antolatzen dira egun horren bueltan.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra