2012/05/09
Bizitza oso bat kimikako eta fisikako testuak euskaraz idazten. Jose Mari Elortza bergararra aitzindaria izan da zientzia euskaraz idazten. Beste lagun batzuekin idatzi zituen 1970eko hamarkadan unibertsitatean erabiltzeko lehen testu-liburuak euskaraz. Kimikako ikasleen artean ezagunak dira, adibidez, "Kimika Fisika Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak. Horregatik, eta ibilbide profesional osoarengatik eman diote ...
2012/05/06
Soziolinguistikara hurbilduko gara Julen Arexolaleibarekin. Ikertzaile honi umetan sortu zitzaion hizkuntzarekiko kezka eta bizitzan zehar euskara izan da bere xedea. Azken hamarkadetan Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean ari da irakasle lanetan. Nahiz eta irakaskuntzan aritu, berak ez du bere burua teorikotzat, bere helburu nagusia praktikan eragitea izan baita.
2012/05/01 Echeazarra Escudero, Leire - Farmazian lizentziaduna eta neurozientzia-arloko ikertzailea
Zer nahiago duzu? Pepsi ala Coca-Cola? McDonald´s ala Burger King? Apple ala Microsoft? Mercedes ala Golf? Pentsatu al duzu inoiz norberaren gogoak eta nahiak zertan oinarrituta dauden? Zerk bultzatzen gaitu hori erostera? Kontsumitzean baldintzatzen gaituzten faktore bakarrak norberaren gustuak eta arrazoi kontzienteak direla uste baduzu, zur eta lur geratuko zara neurozientzialariek aurkitu dutena jakiten duzunean. Enpresaburuek kontuan hartzen dituzte neurozientzia-arloko aurkikuntzak marketineko estrategia eraginkorragoak aurkitzeko.
2012/04/25
Duela urtebete, CAF-Elhuyar sarietako gazteentzako narrazioen atalean Aitzol Lasa barañaindarraren proiektu batek irabazi zuen. Hodeiak, atmosfera, bizikletak eta gazte batzuen istorioak elkartzen dituen testu bat idazteko proiektua zen. Urtebete geroago, proiektua liburu bilakatu da. Elhuyar Fundazioak argitaratu du, eta Aitzol bera etorri zaigu liburua aurkeztera.
2012/04/16
Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte antropologian irakaslea da gaur gertutik ezagutuko dugun ikertzailea. Baina, izatez medikua da bera.
Ez zuen bere burua mediku arrunt moduan ikusten eta horregatik, Basauriko Famili Plangintza Zentro batean hasi zuen ibilbidea. Ondoren, Gizarte Zientzietara salto egin eta ikerkuntzari ekin zion. Gizartearen bilakaera eta aldaketa sozialak, horiek ...
2012/04/04
Nolako pertzepzioa dute gazteek zientziaren arloan? Gustuko al dute zientzia? Zer interes sortzen die zientziak bizitzaren beste arlo batzuekin konparatuta? Galdera horiei eta beste askori erantzuten die Elhuyar Fundazioaren zuzendaritzapean egin duten azterketa soziologiko batek. Gazteen erdiek diote badutela interesa zientzian, baina datu horren atzean ñabardura asko dago.
2012/03/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Gaur aurkeztu da Euskal Herriko gazteek zientziari eta teknologiari buruz duten pertzepzioa azaltzen duen azterketa. Ikerketa zabala izan da; hain zuzen, Elhuyar Fundazioko Eneritz Muguruza azterketaren koordinatzailearen arabera, ez dira mugatu gazteek zientziaz eta teknologiaz duten iritzia biltzera: “diagnosi sakon bat egin nahi izan dugu, eta, horretarako, gai horiei buruz duten interesa neurtzeaz gain, haien informatzeko ohiturak ezagutu nahi izan ditugu, eta ikusi nola baloratzen duten eskolan jasotzen duten prestakuntza zientifiko-teknologikoa. Azkenik, bokazioei buruz ere galdetu diegu”.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra