Elhuyar zientziaren komunikazioa

Energia

CAF-Elhuyar: egurra petrolioaren ordez

2012/05/03

Agian, etorkizun ez oso urrun batean, petroilioa ordezkatuko dugu energi eta gai kimikoen iturri bezala. Ordezko bat biomaasa da, egurra alegia. Petrolio-findegiak dauden bezala, egurraren biofindegiak ere izango dira. Prozesu horrek ahalik eta etekin handien emateko teknologia ikertu du Jon Makibar ingeniari kimikoak. Doktore-tesia egin du gai horren inguruan, eta ...

Fusioaren zain

2012/04/18

Energia garbia, ugaria eta segurua emango digun iturri bat izateko itxaropena fusioan dugu. Hori bai; esaten dutenez, beharbada gaur egungo umeek ikusiko dute funtzionatzen, baina ume ez garenok behintzat ez gara iritsiko ezagutzera. Fusioa ikerketa-fasean dago. Baina zertan da ikerketa hori?

Birziklatu, berrerabili!

2012/04/15

Behin erabilitakoa berriz erabili ahal izateko birziklatzea. Edo hondakinak baliabide moduan erabiltzea. Ingurumena babesteko barneratu beharreko jarduerak dira. Oraindik lan handia dago egiteko, besteak beste, jendea kontzientziatzea, baina bide horretan badira erabilgarriak izan daitezkeen hainbat esperientzia.

Ehunak birziklatzea, isolatzeko material moduan erabiltzeko; edo autoen piezak birziklatzea, erregai moduan edo ordezko ...

Energia metaketa

2012/04/08

Energia berriztagarriek erregai fosilei energia-iturri gisa erreleboa hartu ahal izateko ezinbestekoa da, besteak beste, energia biltzeko moduak garatzea. Hau da, energia-soberakina bildu, eta ondoren, erabiltzeko aukera izatea.

CIC energiGUNE ikerketa-zentroan, hainbat enpresarekin elkarlanean ari dira energia-iturri bakoitzarentzako bilketa-modu bat bilatu nahian. Presa itzulgarriak, aire konprimatuaren energia-bilketa eta hidrogenozko eta ...

Fukushima urtebete

2012/03/14

Duela urtebete, Txernobilgo istripuaren hogeita bosgarren urteurrena bete zen. Eta efemeride hori gertatu baino hilabete eta erdi lehenago, Fukushimaren istripua gerattu zen. Zorigaitz hura berraztertuko dugu gaiari jarraipena egin dion Elhuyar Fundazioko Ana Galarragarekin. Nola dago egoera urtebete pasatuta? Eta zer espero behar dugu hemendik aurrera? ...

Eskisto-gasa, etorkizuna?

2012/02/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa

Eskisto-gasa, etorkizuna?

Badira urte batzuk Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako lurzorua zulatzen ari direla gas natural bila. EAEn, EEE Energiaren Euskal Erakundeak sustatu egin ditu horrelako lanak. Gas naturalaren bila arituta ere, zundaketak ez dira ohiko gas-hobien bilatzeko, harri porotsuetan adsorbitutako gasaren xerkatzeko baizik. Eskistoetan adsorbituta ...

Fukushimaren lezioa

2012/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Fukushimaren lezioa

"Ez dadila berriro halakorik gertatu" esatetik hori horrela izateko neurri eraginkorrak ezartzera, tarte handia dago. Tarte horretan daude zentral nuklearren segurtasunaz arduratzen diren erakundeak, eta, orain, Fukushimako hondamendiaren urteurrena iristear denean, kontuak aurkezteko garaia iritsi zaie. Bitarte horretan, zenbait adituk beren iritziak eta azterketak plazaratu dituzte, eta askok Fukushimakoak lezio garrantzitsuren bat irakatsi diela aitortu dute.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Armand David, pandaren aita
Armand David, pandaren aita
17,10€Erosi
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
13,30€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna