2012/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Indiako Ozeanoko uharte txiki batean egin du lan hilabetetan. Maite Louzao eta beste bi zientzialari ur korronterik gabeko txabola batean bizi izan dira, albatrosen kolonia baten ondoan. Albatrosek arrautzak zaintzen zituzten, eta zientzialariek segimendua egiten zieten. Eta hilabeteetako ikerketa gogor haren emaitza batzuk Science aldizkarian argitaratu zituzten urtarrilaren 13ko zenbakian, albatrosei klima-aldaketak onura ekarri diela azaltzeko.
2012/02/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Ikerbasque agentziaren arduradun izendatu zutenetik, kimikaren ikerkuntza eta zientzia-sistemaren kudeaketa bateratzen ditu Fernando Cossíok. Euskadiko ikerkuntza lehiakorrago egiteko nazioarteko puntako ikertzaileak erakarri behar direla dio. Era berean, harrobia bultzatzea eta ibilbide zientifikorako azpiegitura-sare egokia eraikitzea beharrezko jotzen ditu.
2012/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Arte Ederrak ikasi zituen Salamancan eta Kassel-en, Alemanian. 1997tik ari da lanean ilustratzaile moduan. Testuliburu eta umeentzako liburu asko ilustratu ditu, eta multimediako esparrurako ere egin du lan. Euskal Herrian, adibidez, ELKAR eta Erein argitaletxeetarako lan egin du. Elhuyar aldizkariko irakurleek ere haren lana ezagutuko dute, aldizkariaren zenbaki guztietan "Istorioak" atalaren ilustrazioak egiten baititu.
2012/01/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
1990. urtean Farmazian lortu zuen katedra María Vallet kimikariak, eta ordura arte ikergai zituen materialentzat aplikazio berriak bilatzen hasi zen, "nire ikasle berrientzat interesgarriak izan zitezen". Horrela hasi zen medikuntzarako biomaterialak aztertzen, alegia, sistema biologikoekin elkarrekintzan jartzen diren materialak aztertzen. Orain, dagoeneko sortutako materialak "doitzen eta hobetzen" aritzen da, baita hirugarren belaunaldiko material deritzenak aztertzen ere, "arazo larri eta zailei" konponbidea bilatzeko. Besteak beste, hezurrak birsortzen eta botiken garraio eta dosifikazio selektiboa egiten laguntzen duten biomaterialak sortu ditu.
2011/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Izotzetako gizona deitu izan diote Adolfo Erasori. Urteko hilabete gehienak poloetan ematen dituela kontuan hartuta, ezizen aproposa ematen du harentzat. Inork izotzezko gizona deituko balio, ordea, oker legoke, izaera beroa baitu: grinaz bizi ditu bere lana eta ikerketak, eta berotasunez mintzo da haietaz. Izan ere, ezizenen gainetik, zientzialaria da Adolfo Eraso, eta halaxe aitortzen du berak ere bere abenturazaletasuna aipatzen diotenean: "Abenturazalea banaiz, bai, baina, batez ere, zientzialaria naiz ni".
2011/10/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Energia eta ingurumenerako aplikazio berrien bilaketan, atomoak eta materialak ditu bidaide Maribel Arriortuak (Barakaldo, 1950). Kristalografian eta Mineralogian katedraduna da, eta 35 urte daramatza Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Ikertzeaz gain, EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak zuzentzen ditu 2002an sortu zirenetik. Zeregin guztiak ongi egiteko gakoa "burua eta denbora ongi antolatzea, eta erantzuten duen lantalde sortzailea izatea" dela dio.
2011/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
"Ornodunak" ikasgaia hautatu zuen Egoitz Salsamendik karrerako bosgarren mailan; Joxerra Aihartza saguzarrak ikertzen dituen zoologoak irakasten duen ikasgaia. Aihartzak eskainita, saguzarrei irrati bidezko jarraipena egiten ibili zen asteburu batez Karrantzan. Hantxe piztu zitzaion bokazioa, eta bere burua eskaini zuen ikerketa horretan aritzeko, "besterik ez bada garraiatzaile-lanak egiteko". Handik aurrera, saguzarren ikerketan aritu da Salsamendi, eta gaur egun ikertzen ari da Panaman nolako lotura dagoen basoaren zatikatzearen eta saguzarraren gaixotasunen artean; ikerketa interesgarria, saguzarrak gizakiari eragiten dieten birusen gordailu direla kontuan hartuta.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra