Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elkarrizketak

F. García Olmedo: "zientzialarien leiari esker iruzurrak laster atzematen dira"

2001/11/06 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientziak eta teknologiak gizartean duten eragina ikuspuntu desberdinetarik azter daiteke. Ohikoena asmakizun berriek eguneroko bizitzan zer nolako eragina duten aztertzea izaten da, baina badira isilpean gorde nahi izaten diren ikerketa zientifikoen bestelako alderdi batzuk. Horietako bat da nahita edo inkontzienteki egiten den iruzur zientifikoa. Iruzur horren zergatiez eta ondorioez hitz egin digu, Miguel Sánchez-Mazas Katedrak antolatutako hitzaldietan, biokimika eta biologia molekularrean katedradun den F. García Olmedok.

Alvaro Arrizabalaga: "gure arazoa datu-eskasia da"

2001/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Cro-Magnon gizakia Neanderthalak desagertu baino lehen iritsi zen Europara, eta biak milurteko batzuez lurralde berean bizi izan ziren. Gero, Neanderthalen populazioa murriztu egin zen eta Cro-Magnon gizakiak besterik ez zuen iraun. Ez dakigu zein izan zen arrazoia; horren inguruan espekulazio asko dago. Arrasate inguruan garai hartako bi aztarnategi garrantzitsu daude, Lezetxiki eta Labeko koba, eta indusketa Aranzadi elkartearen arkeologia taldearen ardura da. Labeko koba errepide bateko lanekin suntsitu zen, baina agintariek aztarnak ateratzeko aukera eman zieten arkeologoei.

Liher Elgezabal: "kriptografia alde batetik artea eta bestetik zientzia da"

2001/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ordenagailuen erabilera hedatu eta mezuak sare bidez bidaltzea arrunt bilakatzen hasi zenean, askok mezuak seguru bidaltzeko modua zelako sentsazioa sentitu zuen. Baina gu sarean egon bagaitezke, gainerakoak ere egon daitezke, eta, mezuak sarean zehar pasatzen badira, inork 'harrapatu' ere egin ditzake, telefonoa kontrolatzen den bezalaxe. Horren aurrean babesteko modua kriptografia erabiltzea da. Eta horretan aditua da gure zenbaki honetako gonbidatua.

Amanda Wren: "zientzialariei komunikatzen irakatsi behar zaie"

2001/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Komunikabideetan zientziaren dibulgazioaz gero eta gehiago hitz egiten da, eta dibulgatu ere gero eta gehiago dibulgatzen da. Komunikazioaren arlo horretan bada hainbat izen eta izan entzutetsu. Duda barik, aldizkaria horietako bat da, garrantzitsuena ez bada garrantzitsuenetarikoa bai. Amanda Wren kazetari gazteak zuzentzen du aldizkariaren Espainiako delegazioa. Duela gutxi Bilbon izan zen, komunikabideen eta zientziaren arteko gorabeherez hitz egiten.

J. M. Rodriguez Ibabe: "gure lanarekin ikerketa-arlo berriak ireki dira"

2001/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ekainaren 19an jaso zuen Londresen Donostiako CEIT zentro teknologikoko ikertzaile-talde batek Erresuma Batuko Materialen Institutuak ematen duen Vanadium Award edo Banadioaren Saria. Saria jaso duten Carlos Garcia, Beatriz Lopez eta Jose Maria Rodriguez Ibabe ikertzaileen arabera, beren ekarpenak altzairu-mota batzuk hobetzeko eta ikerketa-arlo eta erabilera-esparruak zabaltzeko bidea emango du.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Biziaren sarea ehuntzen
Biziaren sarea ehuntzen
15,20€Erosi
Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18,05€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna