Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elkarrizketak

Txema Pitarke Elhuyarreko lehendakaria

"Jarraitu behar dugu orain artekoa egiten, baina egokituz egoerak eskatzen eta eskaintzen dituen beharretara"

2013/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Jarraitu behar dugu orain  artekoa egiten, baina egokituz egoerak eskatzen eta eskaintzen dituen beharretara"
Elkarrizketa hasi orduko, bera zientzialaria dela esan du Txema Pitarkek, Elhuyarreko lehendakari berriak. Esan gabe ere, nanoGUNEn duen bulegoari begiratuta, erraz antzematen zaio ikerketan dabilela: formulaz betetako arbela, paper-mendiak mahaiaren gainean... Dena dela, elkarrizketa egiteko eseri garen mahaiak orri gutxi batzuk baino ez ditu. Gutxi, baina, gerora jakingo dugun bezala, ez dira hutsalak. Inondik inora ere, han ez dago ezer sobran, ez paperik, ez hitzik.
Amaia Zurutuza Grapheneako zuzendari zientifikoa

"Ez dut nire bizitza imajinatu nahi zientziarik gabe"

2013/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

"Ez dut nire bizitza imajinatu nahi zientziarik gabe"
Modako materialarekin egiten du lan Amaia Zurutuzak, grafenoarekin. Baina Zurutuzak ez zuen grafenoa ia ezagutu ere egiten Graphenea enpresako zuzendari zientifikoa izateko elkarrizketa egin ziotenean. Industria farmazeutikotik zetorren, hau da, zerikusirik ez duen ikerketa batetik, eta, hala ere, dohainak bazituen fisikara salto egiteko. Otsailean, Amaia Zurutuza Norteko Ferrokarrilla irratsaioan izan zen, eta bere lanaz eta bizitzaz hitz egin zuen.

Begirada emea medikuntzari

2013/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Begirada emea medikuntzari
Ez da uste edo susmo bat: osasun-zerbitzu batzuetan genero-bereizketa gertatzen da, eta, horren ondorioz, emakumezkoek gizonezkoek baino arreta kaskarragoa jasotzen dute batzuetan. Are gehiago, zenbait kasutan, hilkortasun-tasa handiagoa da emakumezkoetan gizonezkoetan baino, bereizketa horren erruz.

Lemniskata elkartea

2013/01/23

Goierriko zientziaren zale batzuek Lemniskata izeneko elkartea sortu zuten zientziarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzeko. Hitzaldiak, erakusketak irteerak eta abar antolatzen dituzte. Beasainen dute egoitza nagusia eta han antolatzen dituzte ekitaldi gehienak. Bi kide, Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta, Norteko Ferrokarrillera etorri dira elkarteari buruz hitz egitera eta 2013ko programazioa ...

Joseba Rios Arkeologoa

"Orain dela ez urte askora arte, neandertalen inguruan aurreritzi pila bat zeuden"

2013/01/01 Galarraga Aiestara, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

"Orain dela ez urte askora arte, neandertalen inguruan aurreritzi pila bat zeuden"
Joseba Rios arkeologoaren ustez, zuhurtziaren eta ideia berritzaileen arteko mugan ibiltzera behartuta daude zientzialariak, frogatutako egien eta hipotesi ausarten arteko marraren gainean. Batzuetan oreka galdu eta "alde ilunera" erortzeko arriskua dutela aitortzen du, baina ez omen dute mugan ibiltzea beste aukerarik, zientziak ez luke aurrera egingo bestela. Eta halaxe ibiltzen da bera ere, ekilibristen antzera, duela milaka urte landutako harri-puskatan oinarrituta.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
16,15€Erosi
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna