2012/04/26 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Gaur banatu dira 2011ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Patricia Navarro, Alfredo Sarmiento eta Jone Omar kimikariek eta Jon Makibar ingeniariak jaso dituzte dibulgazio-artikuluen kategoriako sariak, artearen kimikari eta biofindegiei buruzko artikulu banarengatik. Zientzia-kazetaritzaren arloko saria, berriz, Gorka Zabaleta kazetariarentzat izan da, itsas hondoaren mapei buruz Zumaiako Baleike aldizkarian argitaratutako erreportaje bati esker. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Jose Mari Elortza EHUko kimika-irakasleak jaso du aurten.
2011/06/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Berbatek proiektuko bost eragileek --Elhuyar Fundazioa, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak eta Vicomtech eta Robotiker zentro teknologikoak--, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura Sailen ...
2011/03/24 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Gaur banatu dira 2010eko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Naroa Aldanondok eta Jos Mar a Rivadeneyrak jaso dituzte dibulgazio-artikuluen kategoriako sariak, antxoei eta Interneteko banda-zabalerari buruzko artikulu banarengatik. Zientzia-kazetaritzaren arloko saria Xabier Marin kazetariarentzat izan da, neandertalak hizpide, Berria egunkarian argitaratutako erreportaje bati esker; eta gazteei zuzendutako narrazio-liburua idazteko beka Aitzol Lasak jaso du, "Bizikletak" izeneko lanarengatik. Azkenik, Elhuyar Fundazioren Merezimendu saria Jose Ramon Etxebarriarentzat izan da.
2010/07/01 Eizagirre, Andoni - Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea
Aho batez onartzen da zientzia eta teknologia jendarteratzeko beharra eta horretan komunikabideek duten ardura. Zer ematen dute telebista-kateek zientziari eta teknologiari buruz? Eta nola? Erantzukizunari neurria hartu diote? Galdera horiek tarteko, telebistako albistegietan zientzia- eta teknologia-gaien tratamendua aztertu dugu, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiarekin koordinatuta.
2010/06/22 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Elhuyar Fundazioak egindako ikerketa baten arabera, zientzia eta teknologiako gaiek ez dute aparteko garrantzirik eta lehentasunik telebistako albistegietan. Hori da Andoni Eizagirrek egindako Zientzia eta teknologia hizpide: telebistako albistegiak ikerketaren ondorio nagusia.
2010/01/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Matxin itzultzailearen bertsio berria aurkeztu dute Eleka enpresak, EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioaren I+G taldeak aurkeztu dute Matxin itzultzailearen bertsio berria. Software hori Opentrad ...
2009/11/20 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Zientziaren komunikazioari buruzko mintegi bat egin zen azaroaren 18an Bilbon, EHUren Biofisika Unitateak antolatuta. Zientziaren eta gizartearen arteko arraila nola txikitu zen gaia, eta zientzialariak ziren bost hizlarietatik lau. Halakoetan ohikoa denez, kazetariak egurtu zituzten, eta gogor kritikatu zuten zoritxar-iragarleei egiten zaiela tokia komunikabideetan.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra