2012/04/29
Datozen minutuetan, Donostiako Nanogune ikerketa-zentrora joango gara. Egunetik egunera, informazioa gordetzeko behar berriak ari dira sortzen. Gure mugikorretan, adibidez, bideoak, argazkiak eta abestiak jasotzen ditugu, eta zer esanik ez poltsikoan eramaten ditugun USB memorietan. Geroz eta informazio gehiago jasotzen dugu, eta pisu handiagokoa. Behar horiei erantzun nahian, Nanogunen, txikitasunaren bidetik ...
2011/11/12
Donostiako CIC NanoGunen, mikroskopiako laborategi berri bat zabaldu dute. Gure begietarako ikusezina den mundua ikusgai egin nahi dute han.
Horretarako, nanomunduaren ikerketa zabaldu eta errazteko, hiru mikroskopio elektroniko erabiliko dituzte. Horietako batek atomoak ikus ditzake; bestea, nanoegiturak eraikitzeko gai da; eta hirugarrenak hutsean dauden likidoak aztertuko ditu.
2011/06/07
HItzaldi sorta bat potentzia-elektronikari buruz Arrasaten.
2011/03/20
iSare proiektuak Donostian mikrosare esperimental bat sortzea du helburu, horren bidez herrialdeko energia-eraginkortasuna hobetzeko, eta produktu berriak sortzeko eta balioztatzeko.
2011/02/27
Surfaz dakitenek diote, surflariak, batez ere, sentsazioetan oinarritzen direla olatu gainean aritzeko. Izan ere, teknikak bere lekua duen arren, kirolaria eta itsasoaren artean taula soil bat baino ez dago. Baina, kirol gehienetan bezala, surfean ere teknologia hasi da bere bidea egiten, eta emaitza sentsore bidez kontrolatutako taula bat izan da. ...
2011/01/02
Gabonetako errepikapena: Motostudent da lehiaketaren izena, eta aurtengoa da egiten den lehen aldia. Ingeniaritza-ikasleak dira parte-hartzaileak, eta helburua moto berritzaile bat diseinatu eta eraikitzea da. Estatuko 24 unibertsitatetako ikasleek, eta Italiako eskola batekoek, hartu dute parte lehiaketan. Tartean, Euskal Herriko hiru talde izan dira. Guk, EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko ikasleekin ...
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra