Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bioteknologia bideoak

Urrea nanoikerketan

2012/05/13

CIC biomaGUNE ikerketa- zentroan urrezko nanopartikulak egiten dituzte, eta haiekin hiesaren birusaren aurka borrokatu nahi dute. Sekretua urreari kanpoaldean jartzen dizkioten karbohidratoetan dago. Izan ere, birusaren kanpoaldean dauden karbohidrato berak dira.

Urre-atomo gutxi batzuk erabiltzen dituzte, eta urrea bera baino garestiagoa da nanopartikularen kanpoaldea diseinatzea eta sintetizatzea.

Proteinak biluzik

2012/05/06

Proteinak ezinbestekoak dira bizitzeko; izan ere,  gure organismoko zelulek betetzen dituzten funtzio gehienetan  parte hartzen dute. Are gehiago, gaixotasunak proteinekin zerikusi zuzena dute, behar ez duten moduan edo unean funtzionatzen duten proteinek eragiten baitituzte.

CICbioGune ikerketa-zentroan proteinak behatzen dituzte egitura nolakoa den jakiteko. Forma ezagututa, proteinen funtzionamenduan eragin dezaketen botikak ...

Inbiomed-ek eta CIC nanoGUNE-k hitzarmena dute

2012/03/25

CIC nanoGUNEk eta Inbiomed Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Prioiak: proteina patogenoak

2012/03/19

Behi-zoroen gaitza, ardien ikara edo Scrapia. Gaitz horiek ezagutu genituenetik hamarkada bat igaro da dagoeneko, baina oraindik ez daukate sendabiderik.

Entzefalopatia espongiforme izeneko gaixotasunak dira, burmuina kaltetzen dute, eta gaitz horien sorburua proteina kaltetuetan dago, prioietan. Animaliek ez ezik, gizakiek ere garatu ditzakete.

Orain arte uste zenaren arabera, ugaztun guztien ...

BIDATEK araztegia, zizareak hondakin-urak garbitzeko

2010/12/26

Donostiako enpresa bat da, eta araztegi biologikoen kontzeptu berri bat ari da ezartzen. Araztegi honetan kutsadura organikoa tratatzen dute; hango berrikuntza nagusia da kutsadura eraldatu eta produktu erabilgarri bihurtzen dutela; alegia, humus bilakatzen dute. Horretarako, zizare eta bakterioak erabiltzen dituzte.

Bioteknologiaren garbiketa

2010/12/05

Garbiketarako erabiltzen ditugun produktu asko zabaltze hutsarekin, produktuak gai kimikoak daramatzala ohartzen gara. Horietako batzuk osagai toxiko eta arriskutsuak izaten dira, eta osasunari ez ezik ingurugiroari ere kalte egiten diote. Horrelako produktuei alternatiba bat bilatu nahian, ekoizpenerako osagai toxikoak erabili ordez gai naturalak erabiltzen dituztenak eta garbitzeko pareko ahalmena dutenak ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
15,20€Erosi
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
13,30€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna