2006/03/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzaileaFarmazia Fakultatea UPV-EHU, Vitoria-Gasteiz
Zelula amen ikerkuntzan beste atal bat idatzi dute azken asteotan. Duela hilabete batzuk berri onak eman genituen --zelula berezi horiek lortzeko bi teknika berritzailez aritu ginen orduan--; baina, oraingo honetan, zoritxarrez, berriak guztiz negatiboak dira. Ikerkuntzaren alde beltza ezagutu dugu; pausoz pauso, gainera, Agatha Christie-ren intrigazko eleberri bat irakurtzen ariko bagina bezala. Science eta Nature aldizkariek istorio penagarri honen kapituluak tantaka argitaratu dituzte, pixkanaka, astero-astero. Pentsatzen dut zuetariko askok dagoeneko asmatu duzuela Woo Suk Hwang ikertzaile korearrak eginiko iruzurrak direla eleberri honen protagonista.2006/02/21 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Konturatzen ez bagara ere, espazioko teknologia erabiltzen ohituta gaude. Arruntak iruditzen zaizkigu erabili eta botatzeko pixoihalak, velcroa , berehalako kafea, merkuriorik gabeko termometroa, kardiografoa, zartaginaren teflona, ke-detektagailua... Bada, horiek denak espazioan erabiltzeko asmatu ziren, eta gerora eman zaie erabilera lurtarra. Gaur egun, ordea, espazio-agentziek hasieratik bilatzen dute espazioko teknologia Lurrean ere erabilgarria izatea.2006/02/05 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Hamar urte pasatu dira lehen labore transgenikoak merkaturatzen hasi zirenetik. Geroztik, nekazaritza transgenikoa hazi besterik ez da egin. Urtetik urtera, gero eta azalera handiago ematen diete nekazariek transgenikoei, eta gero eta herrialde gehiagotan onartzen dira genetikoki eraldatutako barietateak.2006/02/01 Elhuyar Zientzia
ISAAA bioteknologiak nekazaritzan duen aplikazioez arduratzen da, eta, urtero bezala, aurten ere kaleratu du ekoizpen transgenikoen gaineko txostena. Aurkeztutako datuen arabera, ez dago inolako ...2006/01/19 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Joan direneko egunetan, Woo Suk Hwang ikertzailearen izena ibili dugu hitzetik hortzera. Izan ere, Hwangek egindakoa ez da nolanahikoa izan. Ez du edozein arlotan iruzur egin. Giza enbrioiak klonatu eta haietatik zelula amak erauzi zituelako zientzialarien olinpora egin zuen salto, eta Korean heroi nazional ere bihurtu zuten. Datuak asmatu egin zituen, ordea; eta ez hori bakarrik: ikerketetarako beharrezko obulu-emaileak lortzearren, bere lankideak behartu ere egin omen zituen. Birritan egin du kale, beraz.CC BY-NC-ND
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra