2001 - Kepa Altonaga
Armand David, pandaren aita Armand David, XIX. mendeko misiolaria izateaz gain, biologo peto-petoa zen. Hain zuzen ere, horregatik izan zen berezia Daviden bizitza. Lazaristen eskutik Txinara joateko aukera izan zuen, eta herri hartan bidaia luzeak egin zituen landareak eta animaliak ezagutzeko. Biologo ezpeletar honek Europan ezagutzen ez ziren espezie asko ...
2008 - Begoña Arrate Larrañaga
2005eko CAF Elhuyar sarietan, liburua idazteko beka jaso zuen egileak. Liburu hau, lan horren emaitza da. Idazlearen iritziz, eta zenbait zientzialariren postulatuei so eginez, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta natura sareen zientziaren bidez aztertzeak aurrerapauso nabarmenak ematea ahalbidetuko dio gizakiari. Horrenbestez, liburuaren helburuak dira ideia horren inguruko eztabaida ...
1998 - Jesus Mosterín
Izenburua aldarrikapen bat da. Jesus Mosterín filosofoak oso gustuko ditu animaliak, eta liburu honetan antzematen zaio. Gizakia animalia da, gogoratzen digu, eta horretaz jabetu egin behar du. Biologiaren ikuspuntutik da animalia, bai eta jokabidearen ikuspuntutik ere. Hain zuzen ere, liburu hau, gizakiari buruzkoa izan gabe, gizakiaren animalia-senari buruzko gogoeta egiteko ...
2008 - Stephen Jay Gould
Goulden saiakera-bilduma bat da; idazleak istorio harrigarriak kontatzen dizkigu, zientziaren eta beste arloen arteko harremana gai gisa hartuta. Izenburuak, adibidez, erreferentzia egiten dio istorio harrigarri bati: Charles Darwin Espezieen Jatorria liburu ospetsua idazten hasi zen ministro bat ipurmasailean zauritzeari esker. Gouldek liburuan bildu zituenetako istorio bat da hori, baina beste ...
2004 - Jorge Wagensberg
Harrigarria da zenbat forma geometriko errepikatzen diren naturan. Izan ere, forma gutxi batzuetan oinarritzen dira egitura asko. Baina zergatik? Hausnarketa horretatik abiatuta idatzi du Jorge Wagensberg-ek saiakera hau. Eta naturaren ezaugarri asko aztertzen ditu formen ikuspuntutik. Oso ikuspuntu bitxia eta emaitza entretenigarria.
2007 - Hainbat egile
Pentsamendu magikoa ez da kontu hutsal bat. Objektu hegalari ezezagunak, aintzira eta mendietako munstroak, tenporak eta homeopatia ez dira kalteberak. Horixe aldarrikatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat zientzialarik “Misterios a la luz de la ciencia” jardunaldietan, eta horixe biltzen du liburu honek. Liburuaren lehenengo lau kapituluetan, banan-banan argitzen dituzte pentsamendu ...
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra