2012/05/13
Materialen Zientzia eta Teknologiari buruzko lehen kongresua egin da Arrasaten, euskara hutsean egin ere.
2012/05/06
Proteinak ezinbestekoak dira bizitzeko; izan ere, gure organismoko zelulek betetzen dituzten funtzio gehienetan parte hartzen dute. Are gehiago, gaixotasunak proteinekin zerikusi zuzena dute, behar ez duten moduan edo unean funtzionatzen duten proteinek eragiten baitituzte.
CICbioGune ikerketa-zentroan proteinak behatzen dituzte egitura nolakoa den jakiteko. Forma ezagututa, proteinen funtzionamenduan eragin dezaketen botikak ...
2012/03/25
CIC nanoGUNEk eta Inbiomed Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.
2012/03/19
Behi-zoroen gaitza, ardien ikara edo Scrapia. Gaitz horiek ezagutu genituenetik hamarkada bat igaro da dagoeneko, baina oraindik ez daukate sendabiderik.
Entzefalopatia espongiforme izeneko gaixotasunak dira, burmuina kaltetzen dute, eta gaitz horien sorburua proteina kaltetuetan dago, prioietan. Animaliek ez ezik, gizakiek ere garatu ditzakete.
Orain arte uste zenaren arabera, ugaztun guztien ...
2012/03/18
1953.urtean Watson eta Crick ikertzaileek DNAren helizearen egitura aurkitu zutenean, alboko gelan zegoen lanean. Sydney Brenner ikertzaileaz ari gara, biologia molekularraren aitaz. 85 urteko ikertzaile hegoafrikar honek 2002. urtean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, RNA mezularia aurkitu izanagatik. Biologiaz, genetikaz eta gizakiaz eta inguruneaz egin du gogoeta gure ...
2012/03/04
Itsas hegaztien munduan barneratuko gara gaurko zientzialari protagonistaren eskutik.
Ibarran jaio zen, baina urteak eman zituen Donostian, itsasotik gertu, eta ordutik ezin izan dio uko egin xarma horri. Itsas Zientziak ikasi zituen, eta, ondoren, atzerrian ibili da hamar urtez. Aurten, ikerketa egin duen lantaldearekin batera, albatrosen inguruko artikulu bat kaleratu ...
2012/02/19
Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteko presidenteak giza dibertsitatearen zergatiak erakarrita, hamarkada luzeak eman ditu euskal populazioak aztertzen eta une honetan obesitatea ikertzeari bideratu ditu bere ahaleginak. Gaixotasun guztiz soziala dela adierazten duen arren, gizentasuna paiaratzeko erabakigarria den generan bat ba ote dagoen ikertzen ari da Kale Dor Kayiko ijitoen elkartearen laguntzarekin.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra