2012/02/19
Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteko presidenteak giza-dibertsitatearen zergatiak erakirrita, hamarkada luzeak eman ditu euskal populazioak aztertzen eta une honetan obesitatea ikertzeari bideratu ditu bere ahaleginak. Gaixotasun guztiz soziala dela adierazten duen arren, gizentasuna paiaratzeko erabakigarria den generan bat ba ote dagoen ikertzen ari da Kale Dor Kayiko ijitoen elkartearen laguntzarekin.
2012/02/12
Ondo baino hobeto dakigu zuetako asko bideo-egile apartak zaretela, eta, gainera, zientzian zaletuak. Horregatik, gustura hartuko duzue jarraian aurkeztuko dizuegun tartea.
On Zientzia bideo amateurren lehiaketan parte hartzen duten lan guztien artean, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroi eta ingeniari elektronikoak bat aukeratu du. Ea zein bideo duen gogokoen!!!
2012/02/01 Sistiaga Poveda, Maialen - BiologoaGenetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologiako saila
Begiaren eboluzioa ikerketa ugariren oinarri izan da, taxoi ezberdinetan dagoen organo homologoaren eredu adierazgarria baita. Begiaren zenbait osagaik, esaterako, ikusmen-pigmentuek, aitzindari komuna dutela ematen duen arren, irudi konplexuak sortzeko gai diren begiak 50-100 aldiz sortu dira eboluzioan, behin eta berriz proteina eta gene berd...
2012/02/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
"Inork ez du inoiz aurkitu aingira ar heldu bat, inork ez ditu oraindik aingiraren testikuluak ikusi, mendeetan zehar saiakera kontaezinak egin diren arren", idatzi zuen Sigmund Freudek 1877an, 21 urterekin, argitaratu zuen lehen artikulu zientifikoaren sarreran. Bi urte lehenago, 1875eko udan, astebete pasatu zuen Vienako Unibertsitateko zo...
2012/01/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kaliforniako Unibertsitateko eta Lawrence Berkeley Laborategi Nazionaleko ikertzaile batzuek lortu dute zelulak birus-geruza baten gainean haztea. Ikusi dute, gainera, birus-geruzaren egituraren arabera, zelulek era bateko edo besteko ehunak eratu ditzaketela. Naturan ere gertatzen dira horrelakoak: oinarrizko molekula jakin batetik abiatuta -...
2011/12/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Nafarroako Unibertsitatea Klinikako Kirurgia Plastikoa, Konpontzailea eta Estetikoa Saileko espezialistek egindako ikerketa batean frogatu dute emakumezkoen garuna gizonezkoena baino hobeki berregokitzen eta suspertzen dela aurpegiko paralisia izan ondotik. Ikusi dutenez, tratamendu kirurgikoa egindakoan, hau da, gihar-transplantea eta nerbio-t...
2011/12/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Zahartzaroko aje batzuk gorputzean zelula zaharrak metatzen direlako agertzen dira, Rochesterko (Minnesota) Mayo Klinikako ikertzaile batzuek Nature n berri eman dutenez. Saguei zelula zahar horiek kenduta, ikusi zuten geroago hasi zitzaizkiela kataratak, eta mantsoago galdu zutela muskulu-masa, besteak beste. Zahartzean, gorputzeko zelule...
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra