Elhuyar zientziaren komunikazioa

Biografiak

Julio Ortiz de Barron

2012/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Julio Ortiz de  Barron

Ane Miren Ortiz de Barroni nabari zaio aitona Julio miresten duela. Horregatik etorri zen Elhuyarrera, aitonaren istorioa kontatzera. Bilobaren esanean, gizon adeitsua eta maitagarria zen aitona Julio, baina ez hori bakarrik; oso argia zen, eta asmatzaile petoa. Besteak beste, gaur egun lorategietan eta baratzetan ikusten ohituak gauden ureztatzeko...

Einsteinen dokumentuak sarean

2012/05/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Albert Einsteinen dokumentu guztiak sarean jarriko dituela iragarri du Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrak. Dagoeneko 7.000 bat orri igo dituzte, gaika sailkatuta: Unibertsitate Hebrearrarekiko harremanak, lan zientifikoa, bizitza pertsonala, bizitza publikoa eta judu-herria. Urte honen bukaerarako 80.000 orri inguru igoko dituztela iragarri dute....

Ignaz Semmelweis, amen salbatzaile

2012/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ignaz Semmelweis, amen salbatzaile

Lehenengo Klinikara joan baino, askok nahiago zuen kalean erditu. Vienako Ospitale Nagusiko Obstetrizia Zerbitzuak bi klinika zituen. Asteko egunaren arabera, batean edo bestean txandaka hartzen zituzten erditzera joaten ziren emakumeak. Lehenengo Klinika egokitzen zitzaienean, bat baino gehiago belauniko erreguka hasten zen bigarrenera eraman ...

Sydney Brenner-en gogoetak

2012/03/18

1953.urtean Watson eta Crick ikertzaileek DNAren helizearen egitura aurkitu zutenean, alboko gelan zegoen lanean. Sydney Brenner ikertzaileaz ari gara, biologia molekularraren aitaz. 85 urteko ikertzaile hegoafrikar honek 2002. urtean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, RNA mezularia aurkitu izanagatik. Biologiaz, genetikaz eta gizakiaz eta inguruneaz egin du gogoeta gure ...

Clara Immerwahr: kimikari, etxekoandre, martiri

2012/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Clara Immerwahr: kimikari, etxekoandre, martiri

1915eko maiatzaren 2an, gaueko ordu txikietan, senarraren armadako pistola hartu eta lorategirantz abiatu zen Clara Immerwarh, etxekoandrearen mantalarekin itotako kimikan doktorea, senarraren jarduerarekin ikaratua eta atsekabetua. Erabakia hartua zuen: bere bizitza bukatu zen. Beti izan zen emakume argia Clara. Gaztetatik erakutsi zuen ikasle az...

Big Bangaren alfabetoa

2012/01/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Big Bangaren alfabetoa

Alpher, Bethe, Gamow. Alfabeto grekoaren lehen letrak ziruditen abizen haiek. Sinadura ezin hobea unibertsoaren jatorriari buruzko artikulu zientifiko batentzat. Horregatik, Ralph Alpher gazteak bere tesian egindako ikerketa argitaratzeko garaia iritsi zenean, haren zuzendari George Gamowk bere lagun Hans Bethe-ri proposatu zion lan hura sinatz...

Barandiaran gogoan

2011/12/21

Duela 20 urte hil zen Jose Migel Barandiaran, Euskal Herrian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen Iparraldean, eta Hegoaldera itzuli ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
15,20€Erosi
Ia denaren historia labur bat
Ia denaren historia labur bat
16,15€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna