2013/03/27
Zientziaren hitzen atalean, Iñaki Leturiak Hitz kezkagarri bat ekarri digu gaur... minbizia. Seguru asko, "min bizia" terminotik dator, eta, hala bada, oso izen egokia da gaixotasun-mota horretarako. HItz horri eta berarekin datozen beste hitzei buruz izan dugu solasalditxo bat.
2013/03/06
Ingrafikazia mapak irakurtzeko ahalmen-falta da. Terminoa ez da berez existitzen; zientzialari batzuek sortua da, eta ezin da esan onartuta dagoenik. Baina merezi du jakitea zer dagoen hitz "berri" horren atzean. Iñaki Leturiak kontatu digu gaurko saioan.
2013/02/06
Estrubita giltzurrunetako harrien mineralaren izena da . Ideia horretatik abiatuta, Iñaki Leturiak gernu-aparatuari buruzko azalpenak ekarri dizkigu gaur. Txizagurari eustea ona edo txarra ote den galderari erantzun dio eta, beti bezala, gaiarekin zerikusia duten anekdotak kontatu dizkigu, adibidez, Tycho Brahe astronomoaren heriotzaren inguruko kondaira.
2013/01/23
Qwerty teklatu baten izena da, hau da, teklak modu jakin batean banatuta dituen teklatu bat da. Baina zergatik banaketa hori? Beste aukera batzuk badaude, aukera hobeak gainera azkar idazteko. Hala ere, qwertyk izan du arrakasta handiena orain arte. Iñaki Leturiak kontatu digu haren historia.
2013/01/16
Eremu ilun batean sartu gara IÑAKI LETURIArekin. Forer efektuari buruz hitz egin digu, alegia, medium-ak eta horrelako jendeak baliatzen duen efektu bat besteak engainatzeko. Izenaren jatorriak ez du sekreturik, Bertrand Forer psikologo estatubatuarraren izenetik datorrelako. Baina efektuak berak bai, baditu sekretu bat edo beste.
CC BY-NC-ND
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra