2013/01/16
Eremu ilun batean sartu gara IÑAKI LETURIArekin. Forer efektuari buruz hitz egin digu, alegia, medium-ak eta horrelako jendeak baliatzen duen efektu bat besteak engainatzeko. Izenaren jatorriak ez du sekreturik, Bertrand Forer psikologo estatubatuarraren izenetik datorrelako. Baina efektuak berak bai, baditu sekretu bat edo beste.
2012/11/14
Omatidioak dira intsektuen begi konposatuen begitxoak. Izen horretatik tiraka, Iñaki Leturiak hitzaren jatorriari eta animalien ikusmenari buruz hitz egin digu zientziaren hitzen atalean.
2012/11/01 <span class="egileak">Roa Zubia, Guillermo</span> - <span class="egileakargua">Elhuyar Zientzia</span><span class="egileaerakundea"></span>
Eskoziako Maria I.aren exekuziotik enkriptatze kuantikorainoko bidea egiten du Simon Singhek Kodeen liburua liburuan: Bigarren Mundu Gerrako mezu alemaniarrak nola deskodetu zituzten ingelesek, zer hizkuntza galdu "deskodetu" ahal izan diren edo nola tematu ziren Diffie eta Hellman Interneteko mezu zibilak ezkutatzeko kode bat sortzen. Kodeen liburua k mota guztietako kontakizunak ditu. Orain, euskarazko bertsioa argitaratu du Elhuyar Fundazioak. Simon Singh idazleak --kultura zientifikoaren aldeko borrokaren ikono bat-- liburua aurkeztu zuen Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, eta Sendabide ala iruzurbide liburuarengatik izan dituen arazoez ere hitz egin zuen.2012/10/31
Bluetooth informatikan eta teknologian asko erabiltzen den hitza da. Baina jatorrian, historiari lotutako izena da. Bikingo baten ezizena zen, hain zuzen ere. Baina mundu modernoan gailuen arteko komunikazio-teknologia bat izendatzeko bidea egin du. Zergatik? Iñaki Leturiak azaldu digu hori.
2012/10/24
Frantsesezko terminoa da Deja Vu. Esan nahi du "dagoeneko ikusia", eta oso sentsazio arrunta da. Iñaki Leturiak azald digu ez bakarrik hitzaren jatorria, baizik eta efektuaren beraren jatorria ere. Eta hortik abiatuta, hainbat fenomeno neurologiko eta haien izenei buruz hitz egin digu.
CC BY-NC-ND
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra