2012/03/10
Elurretan edonorentzat erabilgarriak izan daitezkeen teknologietatik, proiektu zabalagoetara egingo dugu salto jarraian. Izan ere, nazioarteko ekimen berezi batez hitz egin behar dizuegu. Global Precipitacion Measurement da proiektuaren izena, eta munduan egiten duen euria eta elurra neurtzea du xede. Horretarako, satelite-sare bat jarriko dute orbitan 2014. urtean.
Proiektu horren barnean, NASAk ...
2012/02/19
Europako Espazio Agentziako kohete berriak Vega izena du. 1998an hasi ziren kohetea eraikitzeko lehen lanak, eta dagoeneko prest dago.
Vega Ariane koheteen ondorengoa izango da. Datozen urteotan, ESAren gailu berria batez ere ikerkuntzan erabiliko dute, bere eginbeharra Lurraren behaketarako eta zientzia misioetara bideratuta dauden sateliteak orbitan jartzea izango da.
2012/02/04
Gerren krudeltasuna ez da amaitzen tiroketak eteten direnean. Gerra bukatu eta urteetara, minek milaka hildako eragiten dituzte munduko lurralde askotan. Kanbodia, Angola, Afganistan, Irak edo Bosnia-Herzegovinan, adibidez, lur-eremu zabalak minaz josita daude. Datuek erraz deskribatzen dute egoera: munduan 110 miloi mina daude barreiatuta, eta urtero 26.000 biktima eragiten dituzte.
Minak ...
2011/03/27
Gizakiak egindako makina batek inoiz egin duen bidaiarik luzeenetako bat burutu du NASAren Messenger zundak, mezulariak. Bere helmuga Merkurio izan da, eguzkitik gertuen dagoen planeta. Eta bere orbitan sartu den lehen espazio-ontzia izan da. Messenger zundak urtebete izango du planetaren sekretuak argitzeko.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra