Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astrofisika

Pioneer zunden ibilbide arraroak ez du exotikotik deus

2012/04/23 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Pioneer zunden ibilbide arraroak ez du exotikotik deus

Ordenagailu bidezko simulazio oso zehatzen bidez, Estatu Batuetako eta Kanadako ikertzaileek ebatzitzat eman dute hamahiru urteko misterioa. Pioneer 10 eta Pioneer 11 zunden ibilbide eta azelerazio arraroaren jatorria zundetan bertan dago. Zehazki, elektrizitate-sorgailuaren eta hartatik elikatzen diren instrumentu zientifikoen beroan. Bero-emisioa...

Lurraren isla, bizi estralurtarra bilatzeko oinarri

2012/03/06 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lurraren isla, bizi estralurtarra bilatzeko oinarri

Batzuetan, ilberria baino hiru egun lehenago edo ondoren, Ilargiaren disko osoa ikus daiteke, nahiz eta oso ahul ageri. Lurraren islari esker sortzen da fenomeno hori. Orain, Lurrak islatzen duen argitasun horrek Lurretik kanpo bizitza bilatzeko bide bat ireki dezakeela proposatu dute ESOko, Armagheko (Ipar Irlanda) eta Kanarietako Astrofisika Inst...

Galileo orbitan

2011/10/16

Urteak daramatza Europar Batasunak Satelite Bidezko Nabigazio Sistema garatzen, Galileo sistema alegia, baina datorren hilaren 20an, ostegunean, urrats garrantzitsua emango dute. Sistemaren lehen bi sateliteak jaurtiko dituzte espaziora. Eta, pixkanaka-pixkanaka, sistema hori 30 satelitez osatutako konstelazio edo sarea izango da.

Beste zerbitzu batzuen artean, GPSak bezala, non gauden eta norabait ...

Neutroiak kubikoak izan daitezke neutroi-izarretan

2011/10/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Neutroiak kubikoak izan daitezke neutroi-izarretan

Zer itxura dute neutroiek? Inork ez ditu ikusi, baina, adituen ustez, neutroiek esfera-itxura dute, beste partikulak bezala. Hala ere, beharbada, ez dira horrelakoak kondizio guztietan. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko bi fisikariren arabera, neutroi-izarretan neutroiek kubo-itxura hartzen dute. Izarraren barruko presioagatik gertatzen...

Galaxien arteko gasak elikatzen du Esne Bidea

2011/10/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hubble espazio-teleskopioak emandako informazioan oinarrituta, Esne Bidea galaxien arteko gasez hornitzen dela proposatu dute Notre Dame Unibertsitateko bi ikertzailek. Hala, urtero galaxian dagoen gasaren 0,6-1,45 eguzki-masa izarrak sortzera bideratu arren, Esne Bidea ez da gasik gabe gelditzen ari. 30 galaxiaz baino gehiagoz eratutako Tal...

Antiprotoi-eraztun bat aurkitu dute Lurraren inguruan

2011/10/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jakina da partikula asko geratzen direla Lurraren eremu magnetikoan harrapatuta; eta Europako astrofisikari-talde batek ikusi du, Pamela sateliteari esker, antipartikulak ere badaudela han harrapatuta, antiprotoiak hain zuzen. Sateliteak asko detektatu ditu, kalkulu teorikoek iragarritakoak baino gehiago. Atmosferaren goialdeko molekuletatik sor...

Saturnoko ekaitz erraldoia aurreratu egin da

2011/09/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Saturnoko ekaitz erraldoia aurreratu egin da

Hogeita bederatzi urte eta erditik behin, ekaitz erraldoi bat gertatzen da Saturnon. Erregulartasunez. Azkena, ordea, espero baino bederatzi urte lehenago iritsi da. Horren gaineko lehenengo ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Euskal Herriko aurpegiak
Euskal Herriko aurpegiak
9,50€Erosi
Bi kulturak
Bi kulturak
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna