Elhuyar zientziaren komunikazioa

Albaitaritza artikuluak

Oinaze-keinuak animalien mina neurtzeko

2012/09/13 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Oinaze-keinuak animalien mina neurtzeko

Animaliekin lan egiten duten ikertzaileentzat, askotan ez da erraza izaten haien mina neurtzea. Horretarako, aurpegiko espresioetan oinarritutako eskala bat proposatu zuten saguentzat, 2010ean, Kanadako McGill Unibertsitateko ikertzaileek. Eta orain untxiekin gauza bera egin dute Erresuma Batuko Newcastle Unibertsitatean. PLoS One aldizkarian argit

Kate Millar Bioetikako ikertzailea

"Niretzat izugarri garrantzitsua da ikerketetan hasieratik hartzea aintzat alderdi etikoa"

2010/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Niretzat izugarri garrantzitsua da ikerketetan hasieratik hartzea aintzat alderdi etikoa"
Animaliekin egiten diren ikerketak, zelula amekin egiten direnak, azterketa genetikoak eta haiek nekazaritzan, abeltzaintzan edo giza osasunean dituzten aplikazioak... Halako gaien alderdi etikoek eztabaida bizia eragin dute azken urteotan; hain juxtu, kezka horiei erantzuten saiatzen da Kate Millar ikertzailea. Grinatsu baina gozo, eta irribarrea galdu gabe, hitz egiten du bere lanaz.

Erretinosi pigmentarioa, tuneletik begira

2009/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Txakurrak itsuen laguntzaile. Istorio ezaguna da, baina bertsio berriak badira. Horietako batean, itsu zen txakur bati ikusteko gaitasuna itzuli zion abizen euskaldun eta jatorri kubatarreko albaitari estatubatuar batek. Miraria lortzeko, urteetako ikerketa-lanaz, bere laguntzaileez eta gene-terapiaz baliatu zen ikertzailea. Hark egindakoak hain izan zuen handia sona, beste ikertzaile batzuk gizakiekin antzeko esperimentuak egiten hasi ziren. Emaitzak ez ziren txakurrekin bezain onak izan, baina bai itxaropena sortzeko modukoak...

Felix Bastida Corcuera: "Trikomoniasia ez da oso ezaguna, baina oso hedatua dago"

2008/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan ibili ondoren, Vacunek S.L. enpresan ari da lanean gaur egun Felix Bastida ikertzailea. Vacunek enpresa bioteknologiko berria Neiker-Tecnaliaren spin off bat da, eta animalien osasunean aplika litezkeen biozientzien alorrean egiten du lan; ganaduen gaixotasunak diagnostikatzeko, prebenitzeko eta horientzako terapia berriak aurkitzeko zenbait produktu garatzen dituzte, besteak beste.

Rat Islandeko arratoiak suntsitzeko prest

2008/01/13 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Lan ederra izango luke Hamelingo txirulariak gaur aipatuko ditugun uharteen berri izango balu! Alaskako hego-mendebaldean, Aleutiar deritzon uharte-katean, uharte txiki bat eta haren ingurukoak arratoiz josita daude. Hain zuzen, ezaugarri berezi horrek ematen dio izena uharteari: Rat Island.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Zientzia haurrentzat segundo gutxian
Zientzia haurrentzat segundo gutxian
11,40€Erosi
Quantum
Quantum
16,15€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna